Kaixo.

11 egun euskaraz. EUSKARALDIA

Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohituretan eragin eta euskararen erabilera sustatzea da EUSKARALDIAren helburua. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra 11 egun euskaraz eginez burutuko da Larrabetzun eta beste herri ugaritan.

EUSKARALDIAn zehar herritarrak Ahobizi, Belarriprest edo Irribizi izatera gonbidatu nahi ditugu.

AHOBIZI: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Eta ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

BELARRIPREST: Egidazu euskaraz mesedez, nik euskaraz zein erdaraz erantzungo dizut.

IRRIBIZI: Euskararik ulertu ez arren poztu egiten naiz euskara entzuten dudan bakoitzean eta euskararen aldeko ekimenekin bat egiten dut.

Izena eman

Anima zaitez! Izena eman eta zure ingurukoak gonbidatu!

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat