BIZI #LARRABETZU UDABERRIA 2018

Kaixo.

WWW.LARRABETZU.EUS

Martxoko plenoan onartuta, apirilean, Tramiteen Eskuliburua herritar guztien esku egongo da. Herritarrek udalarekin egin ditzaketen tramiteei buruzko informazioa modu argi eta errazean biltzen duen kontsulta liburua da. Tramite bakoitzerako fitxa bat sortu da. Bertan, honako hauek azaltzen dira: zertan datzan, nork eska dezakeen, zein agiri aurkeztu behar den, non tramitatzen den, kostua (edukiz gero), ebazteko epea, tramiteari oinarritzen den lege-esparrua, eskaera jaso ostean bideratzen den prozedura, geroko tramiteen laburpena eta, azalpen gehigarririk behar izanez gero, oharrak ere bai. Zenbait kasutan, aurkeztu behar diren agiri batzuk zuzenean fitxatik deskarga daitezke. Beste alde batetik, datozen hileetan HIRIX aplikazioan hobekuntzak martxan jarriko ditugu, zerbitzu berriak aktibatu eta honela,  informazioa herriko biztanleen eskuetan errazago jartzeko

 

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat