Kaixo.
Euskaraldirako dinamizatzailea Txorierrin
Deskribapena
Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura
Eskaintzaren deskribapena:
Lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da, Txorierrin Euskaraldia ekimena dinamizatzeko. Bederatzi hilabeterako lan kontratua eskaintzen da, apirilaren 16tik hasita. Txorierriko Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:
- Txorierriko sei herrietako eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…).
- Euskaraldiaren bueltan euskaltzaleak saretu herrietako batzordeak osatu edo trinkotzeko.
- Herrietako batzordeakeskualde mailan koordinatu.
- Herrietako batzordeekin batera, eskualdeko plangintza zehaztu eta kronograma egin (ekintzak, komunikazioa…).
- Herrietako batzordeetan zehazten diren eskualde mailako kudeaketa lan orokorrak bideratu (herritarren formazioa, aktibista sarea, ekitaldiak, entitateen urratsak, txapen banaketa, dokumentazioa eta bestelakoak).
- Barne eta kanpo komunikazio lanak gauzatu (sustatzaileekin harremana, herrietako batzordeekin harremana, eskualdeko izen ematea, prentsa oharrak, sare sozialak eta bestelakoak).
- Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
- Ekimenaren ebaluazioa egin eta ikerketa nazionalean lagundu.
- Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.
Baldintzak
Curriculumak apirilaren 2aren aurretik aurkeztu behar dira eta honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:
- Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
- Txorierri eskualdea ezagutzea.
- Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
- Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
- Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrietan zabaldu eta jendea erakartzeko abilezia).
- Kudeaketarako gaitasuna izatea.
- Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…)
- Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
- Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
Laburpena
Lekua: Bizkaia
Enpresa: Euskaltzaleen Topagunea
Lan mota: Jardunaldi laburra
Soldata: Zehaztu gabe