umeen kontseilua #luk #larrabetzu

Kaixo.

www.larrabetzu.eus

bat zegoela goitik behera jaisteko… Ez zegoela kola askorik gainera, eta oso dibertigarria izan zela! Ahammm… inori ez jako arraro egin, aizue!
Harbelean lauki batetan ipini doguz Larrabetzuko abuztuko lau jaiegunak, 13tik 16ra, eta goiz/arratsalde/gaba tarteak goitik behera. Parean, mahai batetan, hiru koloretako postitak (umeentzako jarduerak/ nagusientzako/ guztientzako) eta boligrafoak. Zirkuluan jezarri gara, inguruan.
Orduan kontatu diegu aurten jai batzordeak laguntza eskatu duela jaiak antolatzeko eta LUKeko umeei dagokiela jai egitaraua osatzea. Horregatik dago hutsik egitaraua, eurek bete behar dutelako. Jo eta fuego aritu dira ideiak bota eta harbelean kokatzen. 77 proposamen agertu dira. Gora gogoa eta irudimena! Batzuk jada egiten dira, beste batzuk akaso ezinezko suertatuko da egitea, baina gehienak merke eta egingarriak dirudite…
Jai batzordeko Maripi etorri da gaurko bileraren bigarren parterako, harbelean agertutako proposamen guztiak errepasatzen ari ginela. Berak azaldu digu zelan jaiak denborarekin antolatu behar diren eta nola herritar talde bat arduratzen den, aurrekontu txiki samarrarekin (Elexaldeko jaiak barne) eta herri partaidetza handiarekin kontatuz.  Berarekin batera iazko jai egitaraua errepasatu dugu, jarduera bakoitzaren nondik norakoak komentatuz. Hainbat gauza komentatu dira alde batetik zein bestetik: umeen bakillak ezin izango direla egin, umeen ekintzak oso goizetik hasten direla eta gauean ere ekintzak nahi dituztela… Futbol torneoa adin artekoa eta mistoa egitea; herri afarian plazan bertan prestatu ahal dela janaria, nagusiek umeei lagunduz; petardoak debekatu behar ote diren; LUKek aurtengo jaietako txupinazoa bota ote dezakeen…
77 proposamen orain Larrabetzuko jai batzordearen eskuetan… 77 ideia jai umeagoak egiteko, ideia gehienak adina guztietako pertsonentzako diren arren… Martxoaren 15ean ospatzekoa da jai batzordearen hurrengo bilera… Herritar guztiak gonbidatuta! 😉
Plazan pillapillan jolastuz amaitu dugu gaurko Umeen Kontseiluaren saioa. Umeak-Plaza-Jolasa-Plaza-Umeak…
Lotura honetan ikus ditzakezue bigarren bilera honetako argazki guztiak.

 

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat