Maulera #larrabetzu

Kaixo.

BIZKARGI DANTZA TALDEAK ANTOLATUTA:

 

ASTEBURU PASA MAULERA

Apirilaren 13tik 15era, txangoa antolatu dugu. Autobusez izango da bidaia eta Chateau Libarrenx-en lo egingo dugu. Bertan leku ederra dago ikastaroak egiteko, ibilalditxo lasaiak egiteko edo Maulera ateratzeko. Behin-behineko egitaraua honakoa da:

Ostirala:

  • 17:00tan: Larrabetzutik irten Irabarneko gaztelura
  • “Potluck” afaria (bakoitzak zerbait ekarri guztion artean elkarbanatzeko)

Larunbata:

  • Goizean: Dantza ikastaro trukea (Zuberoako dantzak Atharratzeko dantzarien eskutik edo Arratiako jota eta porruak Bizkargiko dantzarien eskutik) nahi duenarentzat
  • Bizkargik eskainitako bazkaria
  • Ostean: Alozeko ikastolaren aldeko jaira txangoa: tupinako txapelketa, dantzak, herri afaria (+15€), erromeria… eta besta giroa izango ditugu

Igandea:

  • Goizean: Dantza ikastaroen jarraipena edo txangoa Larrainera barrikadak ikustera. (Bertan erabakiko dugu parte hartzaile guztien artean).
  • Bizkargik eskainitako bazkaria
  • 16:00tan: Larrabetzurantz itzulera…

Izena emateko epea apirilaren 1ean bukatuko da. Horretarako idatz iezaguzu zure izen-abizena eta telefono zenbakia adieraziz gure posta elektronikora. Prezioa 70€-koa da.

ANIMATU ZAITEZ!

 

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat