Badator, beste behin ere, elkartasun asteburua! #larrabetzu @garmitxa

Kaixo.

Badator, beste behin ere, elkartasun asteburua!

 
Egun on familia!
Aurten ere Uritarra Futbol Eskolak alebin mailako Futbol 7 Txapelketa antolatuko du. Aurtengoa zortzigarren edizioa izango da, maiatzaren 25 eta 26an, eta Garmitxa elkartearekin bat egingo dugu. Asteburua osatuz, maiatzaren 27an, domekaz, beteranoen hiru talderen arteko lehia izango dugu, triangularra, Athletic, Ezkerraldeko Selekzioa eta Uritarraren artean.
Askok jakingo duzuenez, Garmitxa irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Inolako elikagairik jan ezin zuten zenbait umeren familiek sortu zuten orain dela zazpi urte. Elkartearen helburu nagusia ikerketari laguntza ematea da, eta horretan dihardugu; bi ikerketa bide zabalik daude jada, bata 2013an abiatu zuen Valentziako INCLIVA Fundazioak –info hemen- ; bestea aurten Euskadiko BioCruces Institutuak -informazio gehiago hemen-; biek izan dute Garmitxaren laguntza ekonomikoa.
Aurtengoan, Uritarra taldekoez gain, Euskadiko hainbat taldetako gazteak arituko dira. Bariku arratsaldean hasi, zapatuan egun osoan zehar eta igande eguerdirarte jai giroan kirolaz gozatzeko aukera izango dugu guztiok. Bariku eta zapatuan gazteak eta domekan beteranoak, hirukoa osatuz. Kirol jardunaldien inguruan zozketa eta sariak, azoka txikia eta beste hainbat ekitaldi izango dira. Otorduak bertan egiteko aukera ere eskainiko da.
Jai polita izatea nahi genuke eta jai giroan kirolaz gozatu. Maiatzaren 25, 26 eta 27an hurbildu zaitezte familia osoa futbol zelai ingurura, kirolaz gozatu eta Garmitxa eta Uritarrarekin bat egitera.
Eskerrik asko!
 
      
Egun on familia!
Uritarra Futbol Eskola va a organizar el Campeonato de Futbol 7 categoría alevín los próximos 25 y 26 de mayo. El de este año será la octava edición y colaboraremos con Garmitxa Elkartea. El domingo 27, completando así el fin de semana, tendremos ocasión de asistir a un torneo triangular entre los veteranos del Athletic, Ezkerraldeko Selekzioa y Uritarra.
Como muchos sabréis, Garmitxa es una asociación sin ánimo de lucro fundada hace siete años por varias familias con niños que no podían comer ningún tipo de alimento. El objetivo principal de Garmitxa sigue siendo ayudar a la investigación. Ya hay abiertas dos vías, una en 2013 por la fundación INCLIVA de Valencia -info aquí-, otra este mismo año por el Instituto BioCruces de Euskadi -más info aquí-; ambas con ayuda económica de Garmitxa.
En la edición de este año, además del Uritarra, también participarán jóvenes de varios clubs de Euskadi. Empezando el viernes por la tarde, a lo largo del sábado, y hasta el mediodía del domingo tendremos ocasión de disfrutar del deporte en un ambiente lúdico y festivo. Viernes y sábado los alevines y el domingo los veteranos. Acompañando al campeonato se organizará una rifa, habrá premios, mercadillo y otros eventos. También se ofrecerá la posibilidad de comer en el recinto.
Os animamos a que os acerquéis los días 25, 26 y 27 de mayo al campo de fútbol, a disfrutar del deporte y a colaborar con Garmitxa y Uritarra.
Eskerrik asko!
Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat