Bizkargi eguna domekan #larrabetzu #zornotza #bizkargi

Kaixo

AMOREBIETA.COM en irakurrita.

Urtero legez, aldarrikapena eta jai-giroa uztartuta izango dira. Hona hemen Bizkargi Eguneko egitaraua:
MAIATZAK 6 IGANDEA – BIZKARGI MENDI TONTORREAN
11:00etan Trikitilariak eta txistulariak
12:30etan Ekitaldia: Memoria eta Etorkizuna
13:00etan Desfilea: Etxanoko Nagusiari harrera eta txuzoa (aginte-makila) emotea.
Jarraian:
– Larrabetzuko Bizkargi Dantza Taldea.
– Bertsolariak: Xabier Arriaga “Txiplas”, Onintza Enbeita eta Asier Galarza “Muxi”
– Kantaldia Enekoren eskutik
13:15etan Erromeria: Koldo Etxebarria aita-seme trikitilarien eskutik
Egun osoan: edaria, bokatak, musika eta giro ona.
Arratsaldean Larrabetzuk hartuko du aldarrikapenaren eta festa giroaren lekukoa.

BIZKARGI GOGORATUZ ELKARTEA

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat