Euskaraldia eta hamaikakoaren aurkezpen jendetsu eta koloretsua

Bariku arrastian EUSKARALDIA aurkeztu zen Larrabetzuko herritarren aurrean.
Azaroan eta abenduan Euskal Herri osoan 11 egunez egingo den ariketa soziala da Euskaraldia.

Larrabetzuko aurkezpenean UEMAko -Udalerri euskaldunen mankomunitatea- Goizane Arana Arexolaleibak hartu zuen hitza. Gero herriko hamaikakoa aurkeztu zen txalo artean, eta ezin giro hobeagoan.

  • Erabileraren E letrarekin, Aitor Santxo, oinak arin eta ahoa beti bizi
  • Euskararen Lurraldearen U letrarekin, Uritarra futbol taldearen lekukoa hartu duena: Borja
  • Sendotasunaren S letrarekin, saltzaile bizia eta prestua dugu Cristina
  • Aktibazioaren K letrarekin, Kirolarien trebatzaile kantxan eta mihian: Maialen
  • Aldaketaren A letrarekin, Arabatik Larrabetzura prestu etorria, ez daukagu galtzeko, ez dugu galduko Itxaropena
  • Urratsez urrats, R letrarekin, resto ona egin dio ahobizien sakeari Eneko pelotariak
  • Alaitasunaren A letrarekin, Asturias utzita, larrabetzuartutako belarri fina, Lutxi
  • Lana eta elkarlanaren L letrarekin, gazte bizien ordezkari Amets
  • Denona D letrarekin, danok ezagutzen dugun eskolako irakasle Jaione, hamaika ahobizi egiten urteetan ibilia.
  • Ikusgarritasunaren I letrarekin, Iñaki, zentzumen guztiekin dastatzekoa izango ahal da ariketa soziala!
  • Aniztasunaren A letrarekin, Jokin kataluniar euskalduna, hurbil-hurbiletik biziz egunero dibertsitatea.

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude