GAZTELUMENDIKO ISTRIPUA #larrabetzu

Kaixo.

Gaztelumendiko istripuari buruzko informazioa, gure buzoietan eta ehbilduren web gunean irakurritakoa.

larrabetzuko ehbilduren aldizkaria maiatza 2018 (PDF)

 

Udal Gobernu Taldea osatzen duten EH Bilduko kideek larrabetzuar guztiak
Gaztelumendiko tontorrean zegoen gurutze frankista botatzeko erabakia hartu zenetik gertatutakoaren jakitun jarri gura ditu, 2017ko uztailaren 10eko zoritxarreko istripuaren berri izan dezagun guztiok.
Azken 10 hilabeteetan, gure ardura nagusia istripuan kaltetuak izan ziren guztien egoera pertsonala izan da. Istripuaren erantzukizunei dagokienez, abenduan udal idazkariak txosten bat egin zuen Euskadiko Batzorde Juridiko Autonomora bidaltzeko. Batzorde honek apirila amaieran bidali digu txostena.

Apirilean, EHBilduk proposatuta, Gaztelumendiko gurutzea botatzeko ahobatezko erabakia hartu zuen udal bilkurak.
• Udalak Gaztelumendiko gurutzea botatzeko obraren proiektua eta Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Estudioa egiteko agindua eman eta 2017ko ekainaren 9an aurkezten dira.
• Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Estudioa aplikatuz Precoin-Servicios de Prevención enpresak Segurtasun eta Osasun Plana egiten du.
• Udalak eraiste proiektuko arkitekto erredaktorea izendatzen du, Segurtasun eta Osasun Koordinatzaile eta Obra Zuzendari lanak egiteko.
• Botatze obraren esleipena, kontratu txiki bitartez, Laumora Construciones S.L.ri ematen zaio.
• Uztailaren 10ean gurutzea bota eta guztiok ezagutzen ditugun ondorioak gertatzen dira.
ISTRIPUAREN  ONDOREN  EGINDAKOAK
• Alkatearen iniziatibaz, uztailaren 17an, ofizioz Larrabetzuko Udalak ondare erantzu-
kizun espedientea hasten du 2017ko uztailaren 10ean Larrabetzuko Gaztelumendiko
Gurutzea deituriko harrizko elementua eraistean herriko bost auzokideri sortutako
kalteagatik.
• Abuztuan ezohiko udal batzorde berezi bat sortzen da EHBildu eta EAJ-PNVko partaideekin, prozesu honen jarraipena egiteko.
• Abuztutik abendura bitartean udal idazkariak beharrezko tramite guztiak gauzatzen ditu (elkarrizketak, peritu judiziala kontratatu, oinarrizko txostenak, alegazioak, …) irizpen ofiziala egiteko.
• Urtarrilean ebazpena Euskadiko Batzorde Juridiko Autonomora (CJAE) bidaltzen da eta apirilaren 25ean Udalak erantzuna jasotzen du. Txosten hau ez da loteslea, beraz Udalak bere txosten propioaren konklusioekin aurrera egin dezake. Hauek dira
konklusio nagusiak:

PRINCIPALES CONCLUSIONES, ENTRE OTRAS,
DEL INFORME DE LA COMISION JURIDICA:

• …
• Llegados a este punto, la Comisión se muestra conforme con la concurrencia de responsabilidad a hacer recaer en la dirección de obra y contratista, (como propuso el informe del secretario municipal) por haber sido partícipes necesarios tanto del incumplimiento del proyecto —entendido como desvío o no ajuste al sistema de derribo, en una obra que tenía por objeto realizar una demolición— como de la producción de los daños; pero no puede compartir la exoneración de la responsabilidad patrimonial del ente municipal.
• Considera finalmente la Comisión que no resulta posible determinar con exactitud el grado de responsabilidad que cabe atribuir a cada hecho o circunstancia influyente en los hechos, por lo que procede repartir la misma en igualdad de condiciones entre los tres partícipes, declarando la responsabilidad patrimonial compartida y solidaria por los daños del ayuntamiento, de la Dirección de obra y del contratista.

Guzti honen aurrean EHBilduko Udal  Gobernuak zera adierazi gura du:
• Gobernu Taldeak Batzorde Juridikoak egindako txostena onartu egiten du. Eraistea zuzena izan zedin beharrezko pausu guztiak eman zirela uste dugu; segurtasuna bermatzeko zerbitzu teknikoak kontratatu ziren baina onartzen dugu Udalak, sus-
tatzailea izanik, Obraren Zuzendaria eta Segurtasun Koordinatzailea izendatu zituena, dagokion ondare erantzukizuna onartu behar duela. Batzorde juridikoaren irizpenak udal txostenarekin partekatu egiten du istripua noren ardura den, baina
Udala ez du libratzen erantzukizun zibiletik. Udal Gobernuak onartu egiten du Udalak, sustatzailea izanik, dagokion kalte-ordainketa bere gain hartu behar duela sortutako kalteak konpentsatzeko.
• Prozedura osoan bi lehentasun izan ditugu: istripuan kaltetutako pertsonak eta ikerketa prozesuaren gardentasun osoa. Horrela jarraituko dugu aurrerantzean ere.
• Gobernu Taldeko kideak, azken 10 hilabeteetan egin bezala, behar duten guztirako mindutako pertsonen zerbitzura egongo gara, eta berriro ere adierazten dugu gure atsekabe zintzoena zorigaiztoko egun horretan gertatutakoagatik.
• Txosten honen ondoren, ahalegin guztia egingo dugu aseguru etxeek lehenbailehen erantzun eta dagokien kalte-ordainketa egin dezaten. Indemnizazio hori hiru aldeen aseguru etxeei dagokie: enpresa, segurtasun koordinatzailea eta Udala.
• Azkenik, 2017ko uztaileko gertaera larrien aurrean bide bakarra dago: Arduraz jokatu, sortutako kaltea arintzeko ahalegin guztia egin eta behar diren neurriak hartu berriro holako egoerarik errepikatu ez dadin.

 

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat