LEHEN SEKTOREA BULTZATZEKO #LARRABETZU

Kaixo.

LARRABETZUKO EHBILDUREN BLOGAN IRAKURRITA:

Orain arte ere sarritan esan dugu Larrabetzuko EHBildurentzat lehen sektorea estrategikoa dela gure herrirako.

Urtarrilen, Udal Batzordean, Gobernu Taldeak eta Gurpide Elkarteak, proiektu berri bat aurkeztu genuen. Bertan jasotako ekarpenak kontutan edukita, hausnarketa bat egin eta herri guztiarena izateko asmoagaz bideratzen ari garen proiektu hau, apirilean berriro batzordean aurkeztu dugu.

Gurpide Elkarteagaz batera sektorea berpiztea du helburu eta egin nahi diren ekarpen guztiei zabalik dago. Udalak, otsailean eta martxoan, Jata-Ondogaz eta Aldundiko Nekazaritza Arloagaz ere batzarrak egin ditu.

Hona hemen Gobernu Taldeak aurkeztutako proiektuaren oinarriak:

  • Udalak, maila teknikoan eta langile mailan dituen baliabide propio urriak kontutan hartuta, eta Aldundiak eskaintzen duena eta beste udalerri batzuetan izandako esperientziak kontutan izanda, teknikari adituen talde bat kontratatuko du, 9 hilabeteko proiektu hau egiteko. Bertan, datozen hilabeteetan emango diren urrats guztiak eta aurrekontu osoa zehazten dira. Mahai gainean dago proiektua ez burutzeko aukera ere, baldin eta Larrabetzun lehenengo faseetan garatu ahal izateko jaberik topatzen ez badugu.
  • Jata-Ondo eta Aldundiko Nekazaritza Saila prest daude  proiektuan parte hartzeko (halan esan zuten), aurkezpenera etortzeko eta gaur egun Aldundian martxan dagoen aukera azaltzeko. Beste erakunde batzuekaz batera jardungo dugu lehen sektorea berpizteko.
  • Udalak eta Gurpidek mahai gainean ipiniko ditugu bertoko lurrak dinamizatzeko dauden aukera guztiak: Aldundiaren lur-bankua, kontratu pribatuak, udala abalista daukaten kontratuak… Proiektuaren garapenean agente guztiek hartuko dute parte. Era berean, ze kontratazio sistema martxan jarriko den erabakiko da.

Proiektu osoa irakurtzeko: HEMEN

 

argazkiakkkakak-3PROPUESTA PARA LA DINAMIZACIÓN DEL PRIMER SECTOR EN LARRABETZU.

EHBildu de Larrabetzu tiene claro que el primer sector en nuestro municipio es estratégico y trabajamos en ello con diferentes asociaciones y desde el Ayuntamiento.

El Equipo de Gobierno junto a la Asociación Gurpide presentó en la Comisión Municipal de Agricultura del mes de enero,  una propuesta para dinamizar el sector primario en Larrabetzu.

Posteriormente, el Ayuntamiento se ha reunido con el Departamento de Agricultura de la Diputación de Bizkaia y con Jata-Ondo.

Tras las reuniones y aportaciones recibidas, teniendo en claro que esta es una propuesta estratégica donde todos los agentes debemos trabajar juntos, en la Comisión Municipal de abril se presentó la propuesta de trabajo para dinamizar tierras de cultivo en Larrabetzu. Estas son las principales líneas a desarrollar en 2018:

  • El Ayuntamiento no tiene medios propios para llevar a cabo el proyecto y por ello se ha puesto en contacto con una empresa especializada en el sector.
  • Trabajaremos en coordinación con la Diputación y  Jata Ondo.
  • El Ayuntamiento no descarta ninguna alternativa: bancos de tierras de la Diputación, experiencias propias, contratos privados… Todos los agentes están invitados a tomar parte en el proyecto.
Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat