PALESTINAREN ALDEKO MOZIOA #LARRABETZU

KAIXO.

WWW.LARRABETZU.EUS:

Maiatzaren 23an, udal plenoan,  Palestinaren aldeko mozioa onartu zan. EHBILDU 6 BOZKA ALDE, EAJ-PNV 3 ABSTENTZIO.

Onartutako mozioa:

Gaur egingo den maiatzeko ohiko plenoan onartua izan dadin, Larrabetzuko EHBilduk urgentziazko mozioa aurkeztu du Israelek Palestinar herriaren kontra egindako erasoen harira.

Israelek Palestinako herria erasotu egin zuen Gazako mugan, Nabbaren bezperan, 59 dira hilakoak eta 2771 orain arte zenbatutako zaurituak.

Eraso hauen aurrean honakoa adierazi nahi du Larrabetzuko Udalak:

  1. Erabat arbuiatzen dugu Isarelek Palestinar herriaren kontra egindako eraso hau.
  2. Zuzenean zein zeharka kaltetuak izan diren pertsonei gure gertutasuna eta maitasuna helarazi nahi diegu.
  3. Israeleko Estatuak gauzatzen duen kolonialismoa, okupazioa eta apartheida   zalatzen ditugu.
  4. Israelek Nazio Batuen ebazpen guztiak bete ditzan exijitzen dugu.
  5. Udal honek, hartutako erabaki honen berri emango die herritarrei eta Estatu Españoleko Israelgo enbajadoreari.
Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat