PNV PROPUSO, EN EL PLENO DE ABRIL, DEJAR SIN SUBVENCION A URITARRA, TXOKOAN, HORIBAI Y BIZKARGI DANTZA TALDEA #LARRABETZU

Kaixo.

LARRABETZUKO EHBILDUREN BLOGAN IRAKURRITA:

DIRU LAGUNTZAK 2018. EAJ-PNVk diru-laguntzarik gabe utzi nahi ditu herriko kultur eta kirol talde batzuk.
2018ko aurrekontuaren onarpenarekin (EAJ-PNVren kontrako botoa eman zuen), %6ko igoera onartu zen kultur eta kirol taldeen diru-laguntzen atalean.
Apirilean, euskara, kultura eta kirol batzordeko zinegotzia konturatu zen elkarte eta norbanako batzuk epez kanpo aurkeztu zituztela diru-laguntza eskaerak. Gobernu taldeak, gaia aztertu ondoren, nahiz eta laguntzak jasotzeko dekretua bere osotasunean ez bete eta Udal Idazkariaren iritzia kontrakoa izan, aipaturiko eskariak diru-laguntzen balorazio taulan kontuan hartzea erabaki zuen. Horrela jakinarazi zitzaion EAJ-PNVri batzorde bileran. Erabaki honen aurrean EAJ-PNVko bozeramaile Miguel Angel Gazteluren iritzia irmoa izan zen: epez kanpo aurkeztutako eskari guztiak diru-laguntzarik gabe utzi behar direla.
Pleno aurretik, Gobernu Taldeak zegokion batzorde bileran aurkeztutako diru-laguntzen banaketa taulan akats bat zegoela detektatu zuen. Akatsak onartu, zuzenketa egin eta plenoan emendakin moduan aurkeztu zuen proposamen berria.
Apirileko udal bilkuran Miguel Angel Gazteluk hitzez-hitz esan zuen “epez kanpo eskaria egin duten taldeak (Uritarra, Hori-Bai, Bizkargi eta Txokoan) hutsegite txiki bategatik diru-laguntza barik geratu behar dutela”.
EAJ-PNVk diru-laguntzak emateko egindako proposamenaren kontra bozkatu zuen.
Udala herriaren alde lan egiteko dago eta EHBilduren Gobernu Taldeak argi du kultur eta kirol talde hauek  akatsa egin duten arren, ezin dituela aurrekontuan onartua dagoen dirurik gabe utzi, horrela egin ezkero elkarte horien biziraupenak eta baita  gure herriko kultur eta kirol jarduerek ondorio larriak izango lituzkeelako.

kultura-kirolaEAJ-PNV QUIERE DEJAR SIN SUBVENCIÓN A VARIOS GRUPOS LOCALES.

Con la aprobación del presupuesto de 2018 (aceptado con los votos en contra de EAJ-PNV), se incrementó un 6% la partida correspondiente a subvenciones a grupos culturales y deportivos.
En abril, la concejalía de euskara, cultura y deportes se percató de que diferentes asociaciones y particulares habían presentado la solicitud fuera de plazo. El equipo de gobierno tras valorar este hecho, decidió que a pesar de no cumplir en su totalidad con el decreto, las organizaciones culturales, deportivas y personas que habían entregado fuera de plazo la solicitud entraran en la valoración de adjudicación de subvenciones. Esta decisión se toma con la opinión contraria del secretario municipal. Así se le hizo saber a EAJ-PNV en la comisión correspondiente. Ante este hecho, la opinión de Miguel Angel Gaztelu, portavoz de EAJ-PNV fue tajante: todos aquellos que han presentado la solicitud fuera de plazo, deben quedarse sin subvención municipal.
Por otro lado, y con anterioridad a la celebración del pleno de abril, el equipo de gobierno detectó errores en la tabla de reparto de subvenciones  presentada en la comisión correspondiente. Una vez realizada la corrección y tras asumir el error se presentó como enmienda la nueva propuesta en el pleno.
Durante el pleno, Miguel Angel Gaztelu dijo literalmente que “hay que decir a esos grupos culturales y deportivos (Uritarra, Hori-Bai, Bizkargi y Txokoan) que por un pequeño error tienen que quedarse sin subvención”.
EAJ-PNV votó en contra de la propuesta de concesión de subvenciones.
kultura-kirolaLa labor del Ayuntamiento es trabajar por el pueblo y el Equipo de Gobierno de EHBildu tiene claro que a pesar de que estos grupos culturales y deportivos han cometido un error, se les debe conceder la subvención prevista en el presupuesto, puesto que lo contrario podría acarrear graves consecuencias al mantenimiento y supervivencia de los grupos afectados y en consecuencia, su actividad cultural y deportiva en nuestro pueblo.
Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat