Udalaren Logo berria #larrabetzu

Kaixo.

www.larrabetzu.eus en irakurritakoa:

Udalaren logo berria, atzoko plenoan onartu zan. EHBILDUk alde bozkatu zuen eta EAJPNV abbstenitu zan.

Urte bateko lan prozesu ireki baten ondorengo emaitza dugu hau. 2017. urtean zehar 4 mintegi deitu dira eta herriko pertsona zein eragile guztiek izan dute bertaratzeko aukera.
Sinbolo honek udalak egingo dituen komunikazio ekimen guztietan orain arte erabili den udal armarria ordezkatuko du.
Armarriaren balore eta eduki berberak dituen sinboloa da, baina formalki eguneratua eta modernizatua, komunikaziorako askoz garbiagoa eta ikusgarritasun handiagoa duena.
Herri izaera eta herri armarria osatzen duten 3 sinboloen gainean eraiki da:
– Haretxa (edo haritza) modu sintetizatu batean irudikatua.
– Larrabetzu osatzen duten bi herri eremu nagusien isla diren bi “ixa”.
– Armarrian agertzen den panela (heraldikan) edo makal hostoa, gules kolorean (gorrian) bihotz baten antz handia duena, eta gra¬koki indartu egin dena.
Ikur hau udalak egingo dituen ekimen komunikatiboetan erabiltzeko asmoaz gain, herri eragileen esku ere egongo da, Larrabetzu herriaren isla izateko gogoz, eta ez soilik udalarena.
Ikur honek ez du balore heraldikorik izango, eta funtzio hori bete behar denean, armarriak jarraituko du ikur nagusia izaten. Gainontzeko ekimenetan ikur hau erabiliko da.

 

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat