Zerbitzu Orotarako Langile Lanposturako lan-poltsa #larrabetzu

Kaixo

 

Larrabetzuko udalak,  Zerbitzu Orotarako Langile Lanposturako lan-poltsa martxan jarri dau:

II-2076_cas

 

Lehenengoa.—Deialdiaren helburua
Deialdi honen helburua da lan-poltsa bat sortzea, oposizino bidezko sarrera libreko
sistema orokorraren bidez, hainbat zerbitzutako beharginen plazetako lanpostu hutsak
betetzeko, haien titularren aldi baterako ordezkapenak egiteko, edo aldi baterako beste
premina batzuk asetzeko. Plaza horreek administrazino bereziko eskalan dagoz, zer-
bitzu berezien azpieskalan, zerbitzuko langileen klasean, eta AP ordainsari-taldearen
oinarrizko ordainsariak daukaz. Ganera, indarrean dagoan legeriaren arabera eta Larra-
betzuko Udalak hartu dauzan edo hartzen dauzan erabagien arabera egokitzen jakozan
ordainsari osagarriak eukiko dauz. Hizkuntza-eskakizuna bigarrena da, derrigortasun
barik.
Deialdia eta oinarriak udaletxe honetako iragarki oholean, webgunean eta Bizkaiko
Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Iragarkiak udal honen webgunean eta iragarki-oho-
lean argitaratuko dira.
Postuaren funtzinoak udalaren organigrama funtzionalean momentu bakotxean fin-
katzen diranak izango dira. Honeek dira momentu honetan:
— Bere nagusiak agintzen deutsozan eta bere ofizioagaz eta kategoriagaz zerikusia
daukien lan guztiak egitea.

………………

Laugarrena.—Eskaereak
Onartuak izateko eta, bidezkoa bada, hautaketa-proba egokietan parte hartzeko,
hautagaiek eskabidea aurkeztu beharko dabe, alkateari zuzendua, hautapen-prozesu
egokian parte hartzea eskatzeko. Bertan, azaldu beharko dabe hirugarren oinarrian exi-
jiduten diran baldintza guzti-guztiak betetzen dabezala, eskaerea aurkezteko emon dan
epea amaitzen dan egunerako.
Hautagaiek ondokoak adierazo beharko dabez:
a) Eskatutako datu pertsonalak.
b) Oposizino-faseko ariketak zein hizkuntza ofizialetan egin gura dabezan, euska-
raz ala gaztelaniaz.
c) Desgaitasunak daukiezan pertsonek halan adierazo beharko dabe eskaerean
eta, beharrezkoak balira, aukeraketa-probeak egiteko denporan eta bitartekoe-
tan behar dabezan zentzuzko egokitzapen eta aldaketak be bai.
Eskabideagaz batera hau baino ez da sartuko:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo agiri baliokidearena, eskaera egilea
estaduz kanpokoa bada.
b) Prozesu honetan parte hartzeko exijiduten dan titulazinoaren fotokopia.
c) Alegau diran merezimenduen zerrendea: merezimenduok alegetea.
d) Modu berean, daukazan euskera titulu edo ziurtagiriak sartuko dauz agirien ze-
rrendean, euskerako 1., 2., 3. edo 4. hizkuntz eskakizuna edo baliokidea eu-
kitzea frogatzeko helburuz, agiriok ondoko lege honeetan aitatzen badira: api-
rilaren 15eko 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazino
publikoetan euskerearen erbailerea normaltzeko prozesua arautzen dauana,
41. artikulua; zemendiaren 9ko 297/2010 Dekretua, Hizkuntzetarako erreferen-
tziako europar esparru komunaren mailakaz baliokidetzekoa; eta apirilaren 3ko
47/2012 Dekretua, euskeraz egindako ikasketa ofizialak onartzen dauzana. Ez
dira ezelan be kontutan hartuko eskabideak aurkezteko epean alegau ez diran
merezimenduak.
Eskabideak aurkezteak esan gura dau baimena emoten dala datu pertsonalak
(izen-abizenak eta telefono zenbakia) beste administrazino publikoei eskatzeko, eurek
lanposturen bat preminaz betetzeko helburuz datuok eskatzen badabez.
Eskabideak ondo beteta egon behar dira. Hautagaiek adierazoko dabe hirugarren
oinarrian exijidutako baldintza eta betekizun guztiak betetzen dabezala eskaerak aur-
kezteko epea amaitzen dan egunean. Eskabideak udal honen alkateari egingo jakoz eta
bertako erregistro orokorrean aurkeztuko dira, edo Administrazino publikoen administra-
zino prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazten
diran lekuetan, 10 asteguneko epean, deialdiaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean
agertzen dan egunaren osteko egunetik aurrera zenbatuta.
Ziurtagiri egokiaren bidez %33ko edo gehiagoko desgaitasuna frogatzen daben hau-
tagaiak beste hautagaien baldintza bardinetan onartuko dira, eta ariketak egiteko den-
porazko edo bitartekoetako egokitzapenak eskatu ahalko dabez, halakorik beharrezkoa
balitz. Horretarako, desgaitasunaren portzentajea eta ezaugarriak adierazoko dabez.

 

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude