Orain Presoak #larrabetzu

Kaixo.

gaurko BERRIA egunkarian irakurritakoa:

 

Arantza Aldezabal eta Zesar Martinez EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak dira, botanikakoa Aldezabal eta soziologiakoa Martinez, baina oraingoan ez dira elkartu unibertsitate kontuez berba egiteko. Haiek biek eta jardunbide, pentsamolde eta esparru askotako beste 40 bat lagunek Orain Presoak dinamika sortu dute, egoera politiko berrian presoen auzia konpondu behar dela eta horretarako herritar bakoitzaren ekarpena beharrezkoa dela sinetsita. Joan den ekainaren 2an egin zuten horren aurkezpena. Urriaren 20an manifestazioa antolatuko dute Bilbon.

Zer da Orain Presoak, eta zergatik erabaki duzue beste esparru batzuetan aritzen zareten lagunok orain dela urrats bat aurrera egiteko garaia?

ARANTZA ALDEZABAL: Dinamika honen bidez, gizarte zibila aktibatu nahi dugu, eta giza eskubideen aldeko aldarrikapena indartzera dator. Oso garai historiko berezian gaude, eta ezin dugu pasatzen utzi. Orain da momentua indar handiz eta gizarte mailan aldarrikapen hori egiteko.

ZESAR MARTINEZ: Helburua da gure herriko sektore baten sufrimendua amaitzea. Eta justiziaren aldeko aldarrikapen bat ere bada. Gure arteko solasaldietan oso presente dugu sufrimendurik gabeko etorkizun baterako ekarpena egiteko gogoa.

Espetxe politikaren arloan lau eskakizun zehatz egin dituzue. Zeintzuk dira?

Z.M.: Lehenbizikoa aski ezaguna da: sakabanatzea eta urruntzea amaitzea, presoen eskubidea den hori —etxetik gertu egon ahal izatea— bete dadin. Bigarrenik, larri gaixorik dauden presoen egoera berraztertzea eta giza eskubideen ikuspegitik dagokien tratamendua ematea; hirugarrenik, zigorrak batzea, Europako arauen arabera estatu batean betetako zigor urteak zenbatu behar direlako beste estatu batean zigorra bete behar izatez gero, eta Espainiako Estatua ez da hori egiten ari. Eta, azkenik, gradu aldaketa ahalbidetzea. Oinarrizko puntuak dira, eta indarrean dagoen legea betetzea baino ez.

A.A.: Ez dugu ahaztu behar eskubide hauek salbuespen legedi batean oinarrituta ari direla urratzen. Gure ustez, salbuespen legedi horrek zigortu behar ez dituenak zigortzen ditu: senideak, esaterako. Lehen ere ez zegoen inolako argudiorik salbuespen legedi hori aplikatzeko, baina, orain, are gutxiago.

………………………………..

…………………………………

…………………………………

 

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat