Larrabetzuko SAREk aurkeztutako mozioa irailako plenoan #larrabetzu

Kaixo.

Larrabetzuko EHBILDUren blogan irakurritakoa:

Pasa den apirilaren 18an Arabako Batzar Nagusiak presoen urrunketa politikarekiko ezadostasuna azaltzen zien mozioa onartu zuen.

Hitzarmen honekin Euskal Autonomi Erkidegoko hiru Batzar Nagusien akordiora iristen gara, 2016ko abenduaren 14ean Gipuzkoan eta 2017ko ekainaren 7an Bizkaian onartutakoen ondoren.

Egun berean, aho batez onetsi zuten Euskal Autonomi Erkidegoko sindikatuek: ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, EHNE, Hiru eta Etxaide.

Gure udalerrian egun, preso dagoena hau da:

Josu Ginea Sagasti, Almeriako kartzelan eta etxetik 1.000 km-ra.

Ondorioz, udalbatzak honakoa onartzea dugu helburu:

Lege Orokorrean askatasuna kentzeko zigorrak betetzean deserrotzea saihesteko ezarritakoa kontuan izanik, zigor horien bergizarteratze printzipioen erabera, adierazten dute ez daudela ados urruntze espetxe-politikarekin. Alde horretatik, ETAren indarkeriaren behin betiko etenak irekitako garai berriaren barruan, uste dute espetxe-politika berri bat behar dela, hain zuzen ere presoak zigorrak gizarte eta familia. erroak dituen lekutik urrun betetzea saihesten duen politika bat, zeinak erraztuko baitu bere senideekin harremana izatea, bere seme-alaba adingabeen ongizatera begira eta horien gurasoekin egoteko duten eskubidearen alde.

 

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat