Txabi Etxebarrieta eta euskal 68aren oihartzuna

50 urte bete dira aurten Txabi Etxebarrieta Tolosako Benta-aundin hil zutenetik. ETAko lehen hildakoa. 50 urteko historia gero. Gaur arte.

1968an kokatzeko, irailaren 27an (eguena) iluntzeko 19:30etan Txabi Etxebarrieta eta euskal 68aren oihartzuna liburuaren aurkezpena eta solasaldia Larrabetzun.
Iratzar fundazioaren eskutik, Andoni Olariaga berriztarrak hitzaldia eskainiko digu.

  • irailak 27 (eguena)
  • iluntzek0 19:30ean
  • Anguleri kultur etxean

Arantzazuko (Oñati, Gipuzkoa) santutegiko basilikan Jorge Oteizak 14 apostoluen eskultura eraiki zuen. Eskulturaren gainean figura bat topa daiteke, Piedad izenaz ezaguna, amaren oinetan hilik dagoen semearen figura: Txabi Etxebarrietaren omenaldi bat da funtsean. Horrela utzi zuen Oteizak idatzia: “7 de Junio, sacrificado en Benta-Aundi, el primero de nuestra Resistencia última, cuando subo el 1 de noviembre ya he decidido que pondré en lo alto del Muro. El Hijo muerto, a los pies de la madre, que estará mirando, clamando al cielo, hablando, no sé…» (Xamardo, San Pedro, 2008)

Elkarbanatu:

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude