Amenabar oso pozik azaldu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketan egindako lanarekin @aikortxorierri #larrabetzu

Kaixo.

AIKORren irakurritakoa:

Atzo, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa izan zen Igorren, eta Malen Amenabar larrabetzuarra laugarrena gelditu zen bertan. Amenabarrek esan digun moduan, oso pozik dago txapelketan zehar egindako lanarekin.

Amenabar oso pozik azaldu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketan egindako lanarekin

“Izan ere, nire helburuetariko bat finalaurrekoetara ailegatzea zen eta hura bete dut. Gainera, oso saio ona egin nuela uste dut”. Bertsolariaren esanetan, gaur egun beste modu batean egiten du bertsotan, eta “konfiantza handiagoarekin” dabil saioetan.

Igorreko saioa Nerea Ibarzabal Salegik irabazi zuen, eta hori abenduaren 15ean Bilbon jokatuko den finalean arituko da.

Bestetik, abenduaren 1ean hirugarren kanporaketa izango da Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian, 17:00etatik aurrera. Saio horretan Etxahun Lekue Etxebarria larrabetzuarrak hartuko du parte. Beste bertsolariak hauek izango dira: Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo), Arrate Illaro Etxebarria (Getxo), Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo), Jone Uria Albizuri (Algorta) eta Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño).

 

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat