Errebale Jauregiko aterpetxea. Aterpea kudeatzeko proposamenak #larrabetzu

Kaixo.

www.larrabetzu.eus

Udalak, Larrabetzuko herritarrei jakinarazi gura die, 2019 urterako, Errebale Jauregian dagoen Done Jakue bideko erromesentzako aterpearen gestiorako aukera desberdinak aztertzea erabaki duela.
  • Aterpea kudeatzeko egin daiteken edozein proposameni zabalik dago Udalaren azterketa hau eta hauxe izango da lokalaren gestioa esleitzeko prozedura-proposamena:
    Udalak jende aurrean iragarriko du zein betebeharrei erantzun nahi zaion, zein epetan eta zeintzuk izango diren aurkeztutako proiektuek betebeharreko baldintzak. Informazioa: www.larrabetzu.eus
  • Errebale Jauregiko bigarren solairuan dagoen lokala aterpe modura gestionatzeko eskaintza, proiektua… jasotzeko epea azaroaren 1etik 30era izango da. Norbanakoek, edozein talde zein elkartek edo enpresek izango du proposamena udaletxean aurkezteko aukera.
    Aurkeztutako proposamenak abenduko Ogasun Batzordean aztertuko dira. Proposamenak baloratu ondoren, ezarritako epean erabakiko da gestio sistema, eta urtarrileko Udal Batzean onartua izango da.
Informazio gehiago: www.larrabetzu.eus

DONE JAKUE BIDEKO ATERPEA 2019 KUDEAKETAREN PROPOSAMENA

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat