EUSKAL ERREPUBLIKA #LARRABETZU

Kaixo.

larrabetzu.ehbildu.eus

Herriak ez du ezer ospatzekorik abenduaren 6an, izan ere euskal herritarrek lepoa eman zioten Konstituzioari. 40 urte pasa dira eta 78ko erregimenak zein Espainiako Konstituzioak konponbiderik gabe utzi zituen arazo politiko larriek kaleetan eta erakundeetan jarraitzen dute. Euskal Herriak bidezko gizarte aske bat eraikitzeko, bere etorkizuna erabakitzeko eskubide demokratikoa duela uste dugu gehiengo politiko eta sozial batek. Espainiako Estatua atzerakada demokratiko argi batean murgilduta dago eta horregatik Estatuko subiranista guztiek baturik estrategia partekatuak bilatu behar ditugu.

Abenduaren 6an Bilboko Moyua plazatik eguerdiko 12:00etan abiatuko den martxan parte hartzeko deia egiten dizuegu guztioi “euskal errepublika” aldarrikatzera.

Bestalde, Larrabetzuko udaletxea zabalik egongo da egun horretan goizeko 8:00etatik 11:30etara, nahi eta behar duten herritarrei zerbitzua emateko.

 

 

Elkarbanatu:

Utzi Erantzun bat