Kaixo.

EHBILDU TALDEAREN BLOGAN IRAKURRITA:

 

 

HERRIA LEHENTASUNA!
Legegintzaldia amaitzen ari garen honetan, azken 7 urte eta erdian gure Udaleko gestioaren oinarria izan direnetan birbaieztatzen gara:
• Herritarrei hitza eta erabakitzeko gaitasuna eman. Parte hartzea indartzen ari gara.
• Gardentasuna. Udalean egiten ari garen guztiaren berri ematen jarraituko dugu.
• Larrabetzuko auzotarren interesak defendatzen jarraituko dugu buru-belarri.
<div data-configid=”16554537/66479266″ style=”width:525px; height:371px;” class=”issuuembed”></div>
<script type=”text/javascript” src=”//e.issuu.com/embed.js” async=”true”></script>
Aldizkari honetan aurkituko duzu Gobernu Taldeak 2019ko aurrekontuak egiteko egindako proposamenen informazioa, gure jarrera “emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna”ren inguruan, EAJ-PNVren jarrera onartezinaren inguruko informazioa Mankomunitateak aplikatu nahi zuen hondakinen bilketari zegokion kostuaren igoera ontzat ematea dela eta, …
Aurrez-aurre dugun EAJ-PNVren jarrera benetan patetikoa da. Horixe da bere publikazioetan ere adierazten diguna. Hain garrantzitsua den hondakinen bilketagatik ordaindu beharrekoaren inguruan ere EAJ-PNVk duen jarrera benetan penagarria da. Oposizioko alderdiari dagokion lana egin beharrean, gezurrez beteriko idatziak zabaltzen dituzte herritarren ideiak eurentzat hartuaz, alkatetzan izan diren 28 urtetan egin ez dutena orain eurak proposatu dutela diote, Larrabetzuko herritarren kontrakoak diren interesak defendatzen dituzte Mankomunitatean, … eta zorigaiztoko istripu baten errentak bilatzen jarraitzen dute.
Elkarbanatu: