Kaixo.

Larrabetzuko EHBILDUren blogan irakurrita:

KOMUNIKAZIOA, GARDENTASUNA ETA PARTE-HARTZEA
Hiru berba horiekaz laburtu daiteke gure oinarria. Edozein ideia, proiektu edo programa abian ipini orduko, beste ezer baino lehen, egitasmo hori larrabetzuarrekaz batera aurrera eramatea da gure iparra. Proiektu bakoitza herritarrek eurek parte hartuta zelan egin,
horixe izaten da lehenengo-lehenengotatik asmatu beharrekoa guretzat. Eta horretarako, ideia bakoitza ahalik eta modu zuzen, argi eta errazenean kontatzea da gure lehentasuna.
Horregatik, azken lau urteotan, komunikazioa eten barik lantzeko ahaleginean ibili gara: udal webgunea hobetu, Udalaren ahotsa sare sozialetara ere zabaldu, hiru hilerik behin udal aldizkaria argitaratu, Udala-herritarrak-Udala komunikazio zuzena hobetzeko app barria
martxan ipini… Larrabetzuar denok eta bakoitzak Udalarekiko norabide biko komunikazio hari gardena edukitzea lortzen goaz apurka. Hori dena, oinarrizko ideia bategaz:
UDALA = HERRIKO ETXEA!


Izan ere, Udal Gobernuak denon dirua kudeatzen du, eta publikotasun horrek, derrigor, GARDENTASUNA eduki behar du oinarrian. Kontu guztiak argi eta garbi agertu behar dira, gai guztietan, herritar guztien aurrean.
Aldizkari honetan, zehatz azalduko ditugu azkenengo lau urteotan denon diruekaz Larrabetzun martxan ipinitako ekimenak, ideiak, inbertsioak… Larrabetzutik Larrabetzurako, kasu askotan herritarren parte-hartzeari esker jaio eta garatutako ideiak izan dira, diru
publikoa herrigintzaren emari horren zerbitzura ipinita aurrera gauzatu ahal izan direnak.

COMUNICACION, TRANSPARENCIA Y PARTICIPACION
Esos tres conceptos resumen la base de nuestro trabajo. La idea de que todos los proyectos y programas municipales se lleven adelante con la participación directa del vecindario es la brújula que nos guía. Por eso, al inicio de cada proyecto, una prioridad siempre es pensar cómo definirlo y llevarlo adelante junto con las y los larrabetzuarras. Y para eso, es necesario siempre contarlo de manera directa, clara y simple.
Para cumplir con esos objetivos, hemos trabajado continuamente la comunicación, y nos hemos dotado de nuevas herramientas, o se han mejorado las que ya había: mejora de la web municipal, presencia
del Ayuntamiento en las redes sociales, puesta en marcha de una revista municipal trimestral, puesta en marcha de una nueva app para potenciar la comunicación directa Ayuntamiento-vecindario-
Ayuntamiento…
En el equipo de gobierno tenemos muy claro que gestionamos dinero público, dinero de todas las personas vecinas de Larrabetzu. Y ese carácter público debe contar como base principal la TRANSPARENCIA. Las cuentas claras y los datos detallados sobre todos los temas del municipio. Así lo venimos haciendo, y así seguiremos. En esta revista explicamos las ideas, acciones, inversiones… realizadas durante estos últimos 4 años desde el Ayuntamiento y gracias a la participación popular.
Por último, queremos expresar nuestro orgullo por el equipo que formamos las y los concejales, el grupo de apoyo municipal, y por la intensa relación construida con los grupos locales, culturales, deportivos… y con la comunidad de Larrabetzu en general. Tenemos los pies en el suelo, y eso se nota.

Elkarbanatu: