1979ko apirilean izan zen. Lehen hauteskunde demokratikoak herrietan, Frankismoaren garai ilunaren ostean. Larrabetzun herri kandidatura bat osatu zen, eta PNV-k bere kandidatura egin zuen.


Alde txikerra egon zen emaitzetan. Lau urtez Jose Antonio Lekue (Herrigintza) izan zen Larrabetzuko alkate.

Urte biziak eta mugituak izan ziren, Larrabetzun bezala Euskal Herrian ere. Gurean, besteak beste, Espainiako erregearen aurkako mozioa onartu zen udaletxean, eta ondorio latzak izan zituen. Alkatea eta herriko zinegotziak zigortu gura izan zituen Espainiako justiziak.
Orduko mobilizazioak eta gertaerak oso ezagunak egin ziren gure herritik kanpo ere.

Elkarbanatu: