Kaixo.

Larrabetzuko Udalak hitzarmena sinatu zuen Bizkaiko Done Jakue Bideko Ospitalari Bolondresen Elkartearekin, Done Jakue Bidea herrian sustatzeko. HITZARMENA URTARRILAN SINATU ZAN ETA EAJ-PNVek kontra bozkatu zuen.

Horretarako, Udalak gaur ireki die erromesei Errebale jauregian dagoen aterpetxea. Hori urrira arte egongo da zabalik. Aterpetxeak 22 lagunentzako lekua eskaintzen du, baina behin-behineko 10 leku gehiago atondu ahal dira bertan.  

2019ko urtarrileko Udal Bilkuran Bizkaiko Done Jakue Bideko Hospitalero Boluntarioekin hitzartutako akordioa aurkeztu zen, laugarren urtez erromesentzako lokala apiriletik aurrera zabaltzeko.

–Hiru urtetan 7.121 pertsonek gaua eman dute aterpean, gure herria ezagutu dute, bertoko esperientziak partekatu dituzte, antolatutako ekintzetan parte hartu dute, gure dendetan, tabernetan, jatetxeetan, … kontsumitu dute.

–Udalak 7.000 € jaso ditu aterpetxea kudeatzen duten elkartearen aldetik. Diru hori herriko zerbitzu sozialetarako izan da.

–Herriko elkarteek, dendariek, jatetxeetakoek, … oso era baikorrean baloratu dute aterpearen eragina Larrabetzun.

Hoy, el 1 de abril, se ha abierto el albergue para peregrinos en LARRABETZU. En el pleno de enero se firmó el acuerdo con la Agrupación Hospitaleros Voluntarios Camino de Santiago para Bizkaia, para volver a abrir el local de albergue para peregrinos a partir del mes de abril, por cuarto año. EL PNV DE LARRABETZU VOTÓ EN CONTRA DE ESTE ACUERDO, SIN PRESENTAR NINGUNA ALTERNATIVA.

Recordemos los beneficios de esta iniciativa:

  • Durante tres años 7.121 personas han pernoctado en el albergue, han conocido nuestro pueblo, han compartido experiencias, han participado de las actividades organizadas, han consumido en nuestros comercios, bares, restaurantes, …
  • El municipio ha recibido 7.000 € por parte de la asociación encargada de gestionar el albergue, que han sido destinados a servicios sociales.
  • Las asociaciones, comerciantes, restaurantes… del municipio consultados sobre el tema han valorado muy positivamente el impacto del albergue en Larrabetzu.

Elkarbanatu: