Josu Urrutikoetxea militante historikoa eta ETAko kide ohia atxilotu dute Frantziako Alpeetako herritxo baten.
Azken 50 urteotan Euskal Herria eta askatasunaren alde lanean gogor ibilitako laguna.
Ugaon jaio eta Ipar Euskal Herrian atxilotu zutena 80. hamarkadan.
Preso egon ostean Eusko Legebiltzarrean parlamentari izandakoa.
Berriro klandestinitatean ETAko zuzendaritzan bakearen aldeko gudaria. Negoziazio prozesu ezberdinetan parte hartu eta bakearen alde bizitza emandako euskalduna atxilotu dute Guardia zibila eta Frantziako inteligentzia zerbitzuek.
Atxiloketa honekin Estatu zapaltzaileek bakea baino errepresioa gurago dutela argi geratu da.
Euskal Herriak ordea, bakea eta askatasuna gura ditu. Horren alde ari gara lanean.
📢 Josu Urrutikoetxea askatu!#KaleraBakeaEtaAskatasunaIrabaztera
📆 maiatzak 16 (eguaztena)
⏱ 19:00etan
🏠Larrabetzuko plazan pic.twitter.com/FaAvEKgOLI— Gora Larrabetzu! (@larrabetzu) 2019(e)ko maiatzaren 16(a)