BAKELEKU UDALEKU #LARRABETZU

Kaixo.

DEIAren kronika

larrabetzu- Urterolez, haur saharauiak Larrabetzuko ikastetxe publikora. Hamar eta hamabi urte inguruko 30 ume inguru badira jada Bakeleku Udalekua Larrabetzu-Bizkaia proiektuaren barne eta, honen arabera, uztaila eta abuztua bertan igaroko dituzte euren herrialdera iztuli aurretik. Erabiltzaileak Algeria eta Maroco arteako basamortuko Tindouf errefuxiatu kanpamenduan bizi dira eta iniziatiba honen bitartez udako hilabete bi gune baketsu batean igarotzeko aukera.

2011 jaio zen Bakeleku Udaleku proiektua Euskadiko Saharauien Ordezkaritza, Zumaiako Darhali Elkartea eta Bakeleku Udaleku Bizkaia erakundeen arteko elkarlanaren emaitza bezala;gainera Frente Polisarioaren ahokularitzak ere paper nabarmena jokatzen du. Hasieran, garatze formatua harrera-familien bidez garatua izaten hasi zen, baina gero eta zailagoa da, antza, honelako etxeak aurkitzea eta, ondorioz, Larrabetzuko ikastetxe publikoan udaleku formatuko bi hileko egonaldiak planteatu dira. Bertako lan taldea hainbat pertsonak osatua da;sukaldari bat, zor-tzi beirale, haietako bi Saharako gazteak, eta nohiz behinka laguntza eskeintzera datorren beste erakunderen bateko kideren bat.

Bi hilabete hauetan zehar hainbat izango dira proiektuan parte hartuko dituzten umeek egingo dituzten ekintza dibertigarriak, baina Bizkaiako eta, orokorrean, euskal gune desberdinetako txoko desberdinak ezagu-tzeko aukera da haietan azpimarragarriena;batik bat, parke naturalak, mendiak, hondartzak, kultur-etxeak, udalak, herriak eta abar ezagutu ahal izango dituzte. Hezkun-tza arloan ere hainbat izango dira jorratuko dituzten arloak. Euskara eta gaztelera eskolak jasoko dituzte ahal duten mailan hizkuntza desberdinak jakin ahal izateko. Osasun frogak ere egingo zaizkie haur saharauiei. Azterketa horiek prebentziorako balio dute, baina sintomaren bat hautemanez gero, ahalik eta lasterren osatze bidean jarriko dira. Gainera, bestelako osasun arazoak detektatu ahal izango zaizkie.

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude