Kaixo.

Saharako umeak herriko eskoletan dauz…

ONDO ETORRIAK…

“Bakeleku Udalekua Bizkaia” proiektua:

Ia 42 urte igaro dira gizarte saharauiak banatzeko erabaki latza hartu
behar izan zuenetik; ordutik hona, Aljeriako Tinduf inguruko errefuxiatuen
kanpamenduetan, lurralde liberatuan eta Marokoren okupazio pean dagoen
Mendebaldeko Saharako lurretan bizi dira.
Inolako zalantzarik gabe, saharauien egoera arazo politikoa da.
Ondorioz, Saharako herritarren alde egotera behartuta gaude moralki,
haiei laguntzera, eta gatazka konpondu arte haiekin bat egitera.
Urte hauetan guztietan, Tindufeko kanpamenduetan bizi diren errefuxiatu
saharauiak nazioarteko laguntzari esker biziraun izan dute, eta halaxe jarraitzen
dute oraindik ere.
Gaur egun, ordea, oinarrizko beharrizan horiek asetzea lan zaila da. Urtetik
urtera laguntzak murriztu egiten dira, bai erakunde publikoetakoak bai arlo
pribatukoak.
Eta horren guztiaren ondorio larrienetako bat –errefuxiatuengan eragin
handia duelako– biltzen diren oinarri-oinarrizko elikagaien kopurua murriztu izana
da.

Euskal herritarrek eta hainbat eta hainbat elkartek argi erakutsi izan dute
Saharako herritarrekiko atxikimendua eta elkartasuna.
Elkarteetako bakoitzak bere erara jarduten du, baina guztiek bat egiten
dute honako bi egitarau hauetan:
1) Elikagaien karabanarako negu aldean egiten den oinarrizko elikagaien
bilketa, eta bildutakoa errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzea.
2) “Oporrak Bakean” programa.
Eta azken programa horretan kokatzen da jarraian aurkeztuko dizuegun
“Bakeleku Udalekua Bizkaia” proiektua.

Elkarbanatu: