NORDIC WALKING GUNEA #LARRABETZU

Kaixo

Zapatu honetan, urriaren 5ean,  abian imina da Nordic Walking Larrabetzu Zentroa.

Jatorriz nordikoa dan ekimen barritzailea da, kirola, osasuna eta turismoaren konbinazinoaren bitartez toki mailako garapena lortu gura dauana.

Larrabetzuko Udalak jende guztiarentzat edegita dagoan sentsibilizazino-jardunaldia eskaintzen dau.

Pertsona guztiak parte hartzera animatzen dira, ez dalako beharrezkoa  baldintza fisiko on eta jakin batzuk eukitea.  Oso osasungarria dan ariketea da, maila zientifikoan egiaztatuta dagoan moduan min mota askotan onurak daukazana eta ona dalako, aldi berean, egokera, sistema kardiobaskular eta arnasketarako.

IDOIA ANDRESen argazkiak:

IMG_20191005_104346.jpgresize
Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude