BERTOKOA INDARTU #LARRABETZU

Bertokoa indartu! 

www.larrabetzu.eus

Larrabetzuko Udalak, aurten bere, herriko komertzioak sustatzeko kanpaina egingo dau Bertikoa indartu zozketa! ekimenaren bidez. Izenak berak dinon lez, helburua bertokoa indartzea da, hau da: larrabetzuarrok Larrabetzuko dendak eta zerbitzuak erabiltzea. Hori dala eta, zozketa egingo da eta txartelak Larrabetzuko saltokietan eskuratu ahal izango dira modu honetara: Txartel bana eskuratu ahal izango da  okindegian, Mitxilotan zein frutadendan egindako 5 €-ko erosketa bakotxeko; supermerkatuan, arrandegian zein harategian egindako 10 €-ko erosketa bakotxeko eta, baita bere, beste zerbitzu edota saltokietan 20 €-tik gorako erosketa egin ezkero.

Hori zozketa hori 2019ko azaroaren 29ko ONCEren zozketagaz batera izango da, eta sariei jagokenez, 180 €-ko balioa daukan Errigora saski berezia irabaziko dau kupoi saridunaren azken 4 zenbakiakaz bat datorren txartelak; eta 50 €-ko balioa daukan Errigora saski beltza azken 3 zenbakiakaz bat datorrenak.

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude