Bizi-kalitatea guztientzat eskuragarri #larrabetzu Calidad de vida accesible para todas y todos

Kaixo.

www.larrabetzu.eus

ERDERAZ.

Larrabetzuko udalak legealdi honetan osasuna gai nagusi eta lehentasunezkoa izatea gura du. Horregatik, lehenengo urrats gisa, “BIZI-KALITATEA GUZTIENTZAT ESKURAGARRI” proiektua jarriko dugu abian.

Gure bizitzako azken etapa bizitzeko modu ezberdinak daude. Berri onena da neurri handi batean hori gure esku dagoela. Zenbat urte biziko gara osasuntsu eta autonomiaz? Eta menpekoak?

Egia esan, inork ez gaitu prestatu etapa hau ahalik eta modu onenean bizitzeko. 65 urte egiten ditugunean, “zahar” moduan klasifikatzen gaituzte, horrek dakartzan estereotipo negatiboekin, eta bakarrik aurkitzen gara.

Larrabetzuko udalak, “Gure etxea” eta Osakidetzarekin lankidetzan, egoera horren jakitun, ebaluazio Psico-Soziala eskainiko die dohainik eta esklusibaz, (30 plaza guztira) 65 urte baino gehiagoko pertsona interesdunei. Horrela, ahalik eta denbora luzeenean, BIZITZA KALITATEA nola hobetu eta mantendu dezaketen ondorioztatuko da, modu pertsonalizatuan.

Ebaluazioaren helburua eta faseak:
Larrabetzun bizi diren biztaleen %18 65 urtetik gorako pertsonak dira. Horregatik, pertsona guztien beharretara iristeko beharrezkoa da interbentzio zabalago bat egitea. Horrek pertsonen bizi-kalitatea hobetzean zentratuta egon behar du, euren osasun beteko bizitza urteak luzatuz eta menpekotasuneko urteak laburtuz

Ekimenaren faseak:

  1. Banakako balorazioa: Pertsona bakoitzak bizi duen errealitate konkretua ezagutuko da balorazio integraleko erreminta baten laguntzaz.
  2. Balorazioen azterketa: Balorazioak egin ostean, bertako emaitzak aztertuko dira: osasun zentroko pertsonek, udaleko gizarte-langileek eta Ubikare enpresak (balorazioak egingo dituenak) parte hartuko dute.
  3. Ekintza plana: Azterketa horri esker ekintza-plan bat proposatuko da, betiere errekurtso publikoen optimizazioa bilatuz, ZAINTZA PLAN PERTSONALIZATU bat osatuz (Bizitza ohitura osasungarriak), eta gainera JARDUERA KOLEKTIBOAK MARTXAN JARRIZ, bilatzen dutenak BEHARRIZAN INDIBIDUALEI ERANTZUNA ematen laguntzea, parte-hartzaileen independentzia eta autonomia hobetzeko asmoz.
  4. Ondorioen komunikazio pertsonala: Parte hartu duen pertsona orok informe pertsonal bat jasoko du bere osasun eta ongizatearen inguruan. Bertan, LARRABETZUko udalak berarentzat martxan jarri dituen zerbitzuak aurkeztuko dira.

Nola har dezaket parte?
Zure hitzordua lortzeko deitu 945 560 111 telefonora edo bidali e-maila contacto@ubikare.io helbidera. Anima zaitez, 30 leku baino ez daude eta! AZKEN EGUNA: ABENDUAK 15
Zalantzarik edo komentariorik baduzu ere dei dezakezu 945 560 111 telefonora zenbakira.

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude