SOROTAN BELE #LARRABETZU

Kaixo.

Sorotan Bele Gogoan

SOROTAN BELE GOGOAN

KONTZERTUA

MAIATZAREN 30EAN, ZAPATUA, LARRABETZUKO FRONTOIAN, 20:00ETAN.

Sarrerak salgai frontoian eta Angulerin, urtarrilaren 29tik aurrera.

Taldearen sorreraren 30. urteurrena ospatzeko, Euskal Herriko Musika Bandei gonbidapen berezia luzatu diete taldekide ohiek: eurekin batera kanta gogoangarrienak jotzeko deialdia.

Sorotan Bele Gogoan

Hiru hamarkada beteko dira Sorotan Bele sortu zenetik, eta halako data borobila ospatzeko Sorotan Bele Gogoan musika ikuskizuna prestatu dute Gorka Sarriegi eta Urbil Artola taldekide ohiek Baga-Biga Musika Ideiak-ekin batera.

Egitasmoaren funtsa zera da: Euskal Herriko Musika Bandek taldearen abestirik berezienak berreskuratu eta jotzea Sarriegi nahiz Artolarekin batera. Lanak errazteko, Xabier Zabala zuzendariak idatzi ditu bandentzako egokitutako partiturak.

Ekimenaren helburua Sorotan Bele-k euskal musikagintzari utzitako ondarea transmititzea da, eta horretan Euskal Herriko musika bandak nahastea, euren herrietan jotzeko, 90eko hamarkadako taldearen abesti mitikoez berriro gozatzeko.

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude