Memoriaren zentroa aurkeztu da #Larrabetzu @aikortxorierri

Kaixo.

www.larrabetzu.eus eta AIKOR aldizkaria:

Udal web gunean:

AIKOR:

2020ko otsailaren 20a gogoan izateko data izango da Larrabetzun, egun horretan Memoriaren interpretazio-zentroa aurkeztu baitzen jendaurrean. Zentroa Anguleri Jauregian atondu da. Aretoak L-itxura du, eta guztira 100 metro kuadro. Bisitariek ibilbide antzeko bat egin dezaten, panelak ipini dira eta, besteak beste, gerraren aurreko eta osteko urtekoak nolakoak izan ziren ezagutu ahalko da. Gainera, herrian zein inguruko mendietan topatuko aztarnak jarriko dira ikusgai. “Erakusketan ez da gerrarik, armarik edo bonbarik azalduko, sentipenak baizik”, adierazi du Iñigo Gaztelu alkateak. Bestalde, Karraderan elkartea gerra bizi zutenen testigantzak jasotzen ibili da, eta horien bideoak ikusgai jarriko dira telebista batean.

“Azken 10 urteotan, hainbat  ekintza egin dira herrian, memoria historikoa berreskuratzeko. Hori dela eta, gune finko bat atontzea pentsatu genuen. Prozesu parte-hartzaile bat eratu genuen eta Stoa enpresa kataluniarrarekin ipini ginen harremanetan, memoria historikoari eusteko guneak diseinatzen esperientzia dutelako, adibidez, Elgetan eta Gernikan. Dena dela, lanean jarraituko dugu eta interpretazio-zentroa ez da amaiera izango, abiapuntua baizik”.

Bestetik, martxoaren 2tik 13ra bitartean, “Gogoan hartzeko izenak” erakusketa izango da Anguleri Kultur Etxean. Martxoaren 2an, bisita gidatua egingo da 19:00etan.

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude