Kaixo.
Kiroldegia Larrabetzun: Ekaina-Uztaila
2020/06/05 Eusko Jaurlaritzak ezarritako protokoloari jarraituz frontoia eta gimnasioa irekiko dira kirol jarduerak aurrera eramateko. Baldintzak ondorengoak izango dira:
Ekaina:
- Astelehenetik barikura: 16:00 – 22:00
- Astelehen, martitzen eta eguenak: 11:00 – 15:00
- Zapatuak: 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00
Uztaila:
- Astelehenetik zapatura: 11:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00
- Kiroldegia (kantxa eta gimnasioa) Ekainaren 8tik aurrera zabalduko da.
- Aldez aurretiko hitzordua hartzea beharrezkoa izango da. Horretarako 944 558 276 telefono zenbakira deitu beharko da.
- Gimnasioan ezingo dira 4 pertsona baino gehiago egon aldi berean , beti ere segurtasun distantzia mantenduz.
- Frontoiko kantxan 4 jokalari eta entrenatzailea baino ezingo dira egon aldi berean.
- Kantxaren erreserba egiterakoan herriko kirol elkarteek izango dute lehentasuna. Kirol elkarteen izenean egiten diren erreserbetan ezingo dute parte hartu hauetako partaide ez diren pertsonek.
- Aldagelak eta dutxak itxita egongo dira.
- Bakoitzak bere materiala ekarri beharko du (frontoian ezingo da materialik eskatu).
- Erreserbak egiteko eskubidea abonatuta dauden herritarrek soilik izango dute.
- Instalazioetan ezingo da publikorik egon.
Egoera aldatu ahala arau hauek ere aldatu egin daitezke.