LIBURUTEGIA ZABALIK #LARRABETZU

Kaixo.

Larrabetzuko liburutegia ekaianaren 1etik aurrera zabalduko da eta jendearekiko arreta ordu jakin batzuetan eskeintzea egongo da 

Zerbitzua, egoeraren eboluzioarekin batera moldatzen joango da.

Lehenengo hamabost egunetan, erabiltzaileak ezin izango dira liburutegi barruan sartu eta zerbitzua eman ahal izateko arduradunek behar den infraestruktura antolatuko dute. Liburutegiko sarreran mahai bat jarriko da eta bertan egingo da liburuen elkartrukea, hau da, liburutegi barruan arduraduna bakarrik egongo da eta ezin izango litzateke libururik ikutu. Liburuak jasotzen direnean  berrogeialdian mantenduko dira, beraz,ez dira mailegagarri egongo hamabost egun pasatu arte.

Beti ere, herritarren segurtasuna bermatzeko segurtasun arauak mantenduko dira.

Aurretiazko zita hartzea gomendatzen dugu eta bidebatez, telefonoz erreserba dezakete libruru bat, pret egoteko haien bila etorriko direnean

Elkarbanatu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude