Egilea: larrabetzu

1937ko gerra gogoratzeko ekitaldiak Larrabetzun

80 urte beteko dira aurten Faxistak Larrabetzun sartu zirela. 80 urte Bizkargiko gatazka odoltsuetatik. 80 urte Gaztelumendin burdinezko hesia apurtu eta Bilbora sartu zirela. Ekitaldiak be hamaikatxu! 80. urteurreneko ekitaldiak ezagutzera emoteko aurkezpena egin zen Anguleri kultur etxean, eta datozen egunotan ostantzeko ekimenak be burutuko dira 1937koak akorduan izateko. Gernikaren egiak eta Bizkargi Eguna Barikuan

Larrabetzu #Izarrekin argazkia plazan

Ezagutzen dozue egoera. 3 urteko IZAR txikia bere amarengandik urruntzeko arriskua dago gaur. Eta horregatik, azken egunetan mobilizazioak eta salaketak izan dira Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo be. Argazkia plazan Larrabetzuko ume eta nagusiok izarrez beteko dogu Larrabetzuko plaza eta horretarako deialdi zabal eta koloretsua egin nahi dogu herritarren artean. Gaur, martxoak 2 (eguena)

Aukeratzeko bidea ireki

Ekaitz Barrenetxea – Larrabetzuko Txinpasmendi guraso elkartea. Larrabetzuko Eskolako jantoki zerbitzua, Guraso Elkarteak kudeatzen du. Zerbitzua bermatzeko orduan lau zutabetan banatzen dugu gure lana: Iraunkortasun ekonomikoa, lehengaien kudeaketa, langileria eta jantoki proiektua eskolako hezkuntza proiektuan txertatzea. Langileak kontratatzen ditugu, kozinatzeko behar diren lehengaiak erosten ditugu eta sukaldeko mantenimenduaz ere arduratzen gara. Era berean, ikasleak, ortuaren

Eskolan paroa oso arrakastatsua izan da.

Larrabetzuko eskolako irakasle guztiek paroa egin dute Errebalida azterketen kontra. Lomce eta Heziberri planen kontrako kartelakaz egon dira irakasle, guraso eta ikasle asko eskola aurrean. Guraso elkartearen oharra ikasleen etxeetara Larrabetzuko eskolako guraso elkartea, LOMCEk edo HEZIBERRIk ezartzen dituen errebaliden kontra egingo diren mobilizazioekin bat dator. Horrexegaitik, animatzen zaituztegu ahal duzuenok biharko dauden bi deialdietan

Lezamako trenbide zaharraren aldeko martxa eta Patakon Radio Euskadin

Lau larrabetzuar Radio Euskadin, Via Vieja de Lezama trenbide zaharraren aldeko bizikleta eta oinezkoentzako ibilbidea aldarrikatzen eta Euskal Herrian zehar egindako ibilbidearen barri emoten. Gaur La casa de la palabra Roge Blascoren saioan #larrabetzu nagusi. Bizikletaz, oinez edo astoagaz ibiliko gara. pic.twitter.com/IqBknjGt2p — gaztelumendi (@iPatxi) 2016(e)ko maiatzak 19 La casa de la palabra (Radio Euskadi)