Egilea: larrabetzu

Durangoko pilotariak gonbidatu zituen Olarretak

Neska mutiko piloa dabiz aurten frontoian egunero egunero entrenetan eta olgetan. Hasi dira pala txapelketak eta astebururo zer ikusi eta zer ikasi ugari egongo da frontoian. Eskupilotan lehenengo lagun arteko topaketa izan zan bariku iluntzean. Durangoko pelota eskolako mutikoak gonbidatu eta Larrabetzukoak izan zituzten aurrez aurren frontoiko partiduetan.

Bagoaz Kataluniara

Batzar arrakastatsua izan zen atzokoa, eta gazteak zein helduak Kataluniara joateko gogotsu. Trikitilariak, dantzariak, musikariak, pilotariak, buruhandiak batu eta herri kiroletarako materiala, kantak, gogoak eta motxila hartuta joango gara urriaren 10ean Kataluniara. 3 eguneko bidaia izango da, eta 2 Terrassan egingo doguz bertako Minyons castellerrak egiten dituen elkartearekin. 3. eguna –urriaren 12a– Bartzelona bisitatzeko eta

Kataluniara elkartasun bidaia

Kataluniara gonbidatu gaituzte udan jaietan egondako Terrassako Minyons Casteller taldekoek. Bidaia antolatzeko batzarra egingo dogu eguazten honetan, arrastiko 19:30etan Angulerin. Herri kirolak, dantzariak, pilotariak, musikariak, trikitalariak, hankapaluak, buruhandiak eroateko eskatu doskue Kataluniatik…eta gu geu, ondo pasatzeko gogoagaz. Erdu batzarrera! Batzar zabala: irailak 30, eguaztena arrastiko 19:30etan Anguleri kultur etxean LARRABETZU TERRASSA elkartasun bidaia!