Larrabetzu #Izarrekin argazkia plazan

Ezagutzen dozue egoera. 3 urteko IZAR txikia bere amarengandik urruntzeko arriskua dago gaur. Eta horregatik, azken egunetan mobilizazioak eta salaketak izan dira Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo be. Argazkia plazan Larrabetzuko ume eta nagusiok izarrez beteko dogu Larrabetzuko plaza eta horretarako deialdi zabal eta koloretsua egin nahi dogu herritarren artean. Gaur, martxoak 2 (eguena) […]

Continue Reading...

Aukeratzeko bidea ireki

Ekaitz Barrenetxea – Larrabetzuko Txinpasmendi guraso elkartea. Larrabetzuko Eskolako jantoki zerbitzua, Guraso Elkarteak kudeatzen du. Zerbitzua bermatzeko orduan lau zutabetan banatzen dugu gure lana: Iraunkortasun ekonomikoa, lehengaien kudeaketa, langileria eta jantoki proiektua eskolako hezkuntza proiektuan txertatzea. Langileak kontratatzen ditugu, kozinatzeko behar diren lehengaiak erosten ditugu eta sukaldeko mantenimenduaz ere arduratzen gara. Era berean, ikasleak, ortuaren […]

Continue Reading...

Zenbat euri egin du 2016ko azaroan Larrabetzun?

Alberto Albaizar auzokideak egunero eguraldia aztertu eta datuak batzen ditu etxean. Azaroa euritsua izan da, duda barik; baina badakigu zenbat euri egin duen? azaroak 4 barikua 2 lit/m azaroak 5 zapatua 26 lit/m azaroak 6 domeka 40 lit/m azaroak 7 astelehena 26 lit/m azaroak 8 martitzena 16 lit/m azaroak 9 eguaztena 24 lit/m azaroak 10 […]

Continue Reading...

Eskolan paroa oso arrakastatsua izan da.

Larrabetzuko eskolako irakasle guztiek paroa egin dute Errebalida azterketen kontra. Lomce eta Heziberri planen kontrako kartelakaz egon dira irakasle, guraso eta ikasle asko eskola aurrean. Guraso elkartearen oharra ikasleen etxeetara Larrabetzuko eskolako guraso elkartea, LOMCEk edo HEZIBERRIk ezartzen dituen errebaliden kontra egingo diren mobilizazioekin bat dator. Horrexegaitik, animatzen zaituztegu ahal duzuenok biharko dauden bi deialdietan […]

Continue Reading...

Lezamako trenbide zaharraren aldeko martxa eta Patakon Radio Euskadin

Lau larrabetzuar Radio Euskadin, Via Vieja de Lezama trenbide zaharraren aldeko bizikleta eta oinezkoentzako ibilbidea aldarrikatzen eta Euskal Herrian zehar egindako ibilbidearen barri emoten. Gaur La casa de la palabra Roge Blascoren saioan #larrabetzu nagusi. Bizikletaz, oinez edo astoagaz ibiliko gara. pic.twitter.com/IqBknjGt2p — gaztelumendi (@iPatxi) 2016(e)ko maiatzak 19 La casa de la palabra (Radio Euskadi) […]

Continue Reading...

baina, zer da TTIP?

Egunotan herrian bateri baino gehiago entzun dako ia TTIP zer ote dan galdezka. Hormetan agertutako pintaketak kezka sortu dute, eta beharbada TTIP zer dan azaltzea edo azalpenak dauden lekuak zehaztea beharrezkoa izan daiteke. Aspaldian Europa osoan, Ameriketako Estatu Batuek eta Europar Batasunak egin behar duten sekretuzko tratuaren kontrako ahotsak entzuten ari dira. Euskal Herrian be, […]

Continue Reading...

Azken bidaia | Sakabanaketaren bihurguneetan barrena gidari

Mirentxin taldeko gidariek furgoneta martxa egingo dute zapatuan Larrabetzun hasita Bilboko kaleetan zehar. Mirentxin osatzen duten gidariek zein presoen gertukoek oso garrantzitsu irizten diote taldearen lanari. Larrabetzuko plazan grabatutako bideo elkarrizketa. Sakabanaketaren bihurguneetan barrena gidari erreportaia polita BERRIA egunkarian. RT Maiatzak 7LarrabetzuAzken bidaia izan dadila !#mirentxingidariak https://t.co/1JkCGxGg1rZABALDU! — mirentxin gidariak (@MirentxinG) 2016(e)ko apirilak 27

Continue Reading...

Zer bozkatu zen duela 30 urte Larrabetzun OTANen erreferendumean?

1986ko martxoaren 12an OTANen erreferenduma egin zen. Espainiak OTANen sartzea erabaki zuen, eta Euskal Herrian, Kanarietan eta Katalunian kontrako iritzia izan zen nagusi. PSOE alderdiko Felipe Gonzalez zen orduan Espainiako preseidentea, eta hasiera batean PSOE OTANen sartzearen kontra bazegoen ere, erreferendumaren garaian baiezko botoa eskatu zuten sozialistek. eta Larrabetzun? 1986ko martxoaren 13ko egunkarietan agertu ziren […]

Continue Reading...