larrabetzutik-(r)en bidalketa guztiak

MERKATARIEK ETA OSTALARIEK BAT EGIN DUTE “AZKEN BARIKUE”REKIN

Kaixo.

LARRABETZUKOHERRIRA  blogean irakurrita:

Hona hemen herriko merkatari eta ostalerien komunikatua:

Larrabetzuko herriari:
Kontuan izanik “Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren” atarikoan, lehen eta bigarren artikuluetan, askatasun eskubideen atalean, besteak beste, iritzi politikoa, eta hizkuntza aipatzen dituela, egoera ekonomiko eta soziala, sexua eta erlijioa gorabehera, eta baita ere adierazpen honen 13,2 eta 17,1 artikuluetan kontzientzia-pentsamendu eskubideak eta askatasun politikoak nabarmentzen direla, guk Larrabetzuko merkatari eta ostalariok exijitzen dogu eskubideok errespetatu dagiezala, eta bat egiten dogu beste elkarte batzuek egin dituzten manifestu eta eskariekin, eta gizarte osoari gonbidapena luzatzen deutsagu eskubide urraketei aurre egiteko, eta ere berean euskal preso politikoen aldarrikapenen alde HERRIRA elkartearen helburuekin ere bat egin dagien.
                                               LARRABETZUKO MERKATARIAK ETA OSTALARIAK