Kategoriaren artxiboa: Euskalherria

Bego Vicario zine zuzendariagaz memoria historikoa lantzen

Bizkargi eguneko ekitaldien barruan, gaur -apirilak 26, Gernika bonbardatu zuten eguna- AREKA animazio pelikula ikusi eta komentatzeko aukera izango dugu Anguleri kultur etxean.
Zinema, animazioa, ikus entzunezkoak memoria historikoa lantzeko tresna egokiak direla erakutsiko digu Arte Ederretako irakasle eta zinema munduan lan asko egindakoa den Bego Vicario auzokideak.

Gora Bizkargi eguna!

Behin-behineko aparkalekua frontoi ondoan #LARRABETZU

Kaixo.

WWW.LARRABETZU.EUSen irakurrita.

Gaur, Udalak eta frontoiaren atzeko 3 partzelen ugazabek (guztira 19 pertsona), hitzarmena sinatu dabe.

HAPO barrian, partzela horreetan pisu-bloke bi eta udal aparkalekua egiteko plana dago. Hitzarmen horregaz, udalak behin-behineko aparkalekuak egiteko eskumena lortu dau, behin betiko urbanizazioa egin bitartean. Aurtengo udazkenean obrak egiteko proiektua martxan jarri ahal izango da. Aparkalekuan 45-50 kotxe sartuko dira.

Aurtengo aurrekontuetan diru-partida bat dago 2018ko udazkenean egingo den obra hori gauzatzeko.

Este lunes se ha firmado el acuerdo entre el Ayuntamiento y los diferentes propietarios (19 propietarias/os) de las tres parcelas situadas detrás del frontón.

En el nuevo plan general, en estas parcelas está prevista la construcción de dos bloques de pisos y un parquin municipal. Con este acuerdo el Ayuntamiento consigue la cesión del terreno para habilitar provisionalmente un parquin para 45-50 vehículos hasta la ejecución definitiva de la urbanización de la zona. En breve se pondrá en marcha el proyecto de las obras.

En los presupuestos de este año hay destinada una partida para la ejecución de la obra que se realizará en el otoño del 2018.

 

 

 

Txorierriko osasunaren aldeko karrera-martxa #larrabetzu

Kaixo.

www.larrabetzu.eus

Ibilbidea: 6 edo 10 km (aukeran) Txorierrin zehar Sondikatik Loiura.

Irteera: Sondika kiroldegia.

  • Bizikletaz 10:30ean.
  • Korrika 10:35ean.
  • Oinez 10:40ean.

Prezioa:

  • Txikiak (14 urte arte): 3€.
  • Helduak: 5€.

Izen ematea: www.osasunarenlasterketa.com

Jai amaiera: Abadetxu kalea, Loiu. 11:30etik 16:00etara.

Rokodromoa, zozketak, musika, puzgarriak, familia eta txikientzako jarduerak…

AZKEN PLENOA #LARRABETZU @EHBILDU

Kaixo.

LARRABETZUKO EHBILDUREN KRONIKA:

  • ERIa: Bi urtean zehar izandako tramite, eztabaida, jendeaurrean jartzea, … egin ondoren Larrabetzuko Alde Zaharraren artapenerako eta birgaitzerako Plan Berezia, PERIa, onartu zen. Aurrerantzean, gune horretako mantenu eta erreformen baimenak ez dira Aldundiaren esku egongo; Larrabetzun bertan hartuko dira. Plana EHBILDUren aldeko botoak eta EAJ-PNVren abstentzioarekin onartu da. Aipagarria da oposizioko alderdiak Planaren eztabaida prozesuan izan duen parte-hartze eskasa.
  • Udal IZAPIDEEN LIBURUA onartu da: Prozesua 2017ko urtarrilan hasi zen, eta udaleko sail guztietako eta udalazgain dauden beste erakunde batzuren laguntzaz, urte bete baino gehiagoko eztabaidaren ondoren onartu da. Herritarrek udalarekin egin ditzaketen tramiteei buruzko informazioa modu argi eta errazean biltzen du. Gai honen inguruan ere EAJ-PNVk ez du inolako aportaziorik egin. Duela urte bete aurkeztu zitzaien eta orain dela hiru hilabete izan zuten zirriborroa eskuetan.
  • konpostaLarrabetzuk, beste 5 udalekin batera, HOBEKIren sorreran parte hartuko du. Erakunde berri honen helburua hiri hondakinen murrizketa, berrerabilera eta birziklatzea bultzatzea da. Udalarentzat kostu ekonomikorik ez duen erakunde hau laster aurkeztuko da jendeaurrean. EAJ-PNVk kontrako botua eman zuen.
  • Herriko kultur eta kirol taldeek Udaletik jasotzeko duten 2017ko diru-laguntzaren azken %30a ordaintzea erabaki da. Gobernu taldeak laguntzak emateko jarraitutako tramiteak, kontrol eta emandako laguntzak eta egindako kontrolen zehaztasunak azaldu ondoren, laguntzak ematea erabaki zen EHBILDUren aldeko boto eta EAJ-PNVren abstentzioarekin.

larrabetzuHe aquí un pequeño resumen de los puntos aprobados en el pleno ordinario de marzo:

  • PERI. Después de más de dos años de trámites, exposiciones públicas, alegaciones… el pleno aprobó el PERI (Plan Especial de Protección y Conservación del Casco Antiguo de Larrabetzu). Este instrumento será de gran utilidad para la conservación y realización de reformas necesarias en la mencionada zona. En adelante los trámites de permisos necesarios se podrán realizar de una forma más ágil, sin tener que pasar por Diputación, puesto que pasa a ser competencia del Ayuntamiento. El plan ha sido aprobado con los votos a favor de EHBILDU y la abstención del PNV. Hemos de destacar la casi nula aportación de EAJ-PNV en todo el proceso.
  • Aprobación del LIBRO DE PROCEDIMIENTO municipal: El proceso se puso en marcha en enero del 2017 y tras más de un año de trabajo de todos los departamentos del ayuntamiento y con ayuda de otras instituciones supra-municipales, está en marcha el mencionado libro, un instrumento que ayudará a acercar el funcionamiento municipal al vecindario. Una vez más, EAJ-PNV no ha aportado nada al proceso. Se les presentó hace un año y recibieron el borrador hace tres meses. Ninguna aportación.
  • El ayuntamiento de Larrabetzu, junto a otros 5 municipios, pondrá en marcha HOBEKI, organización sin ánimo de lucro, cuya finalidad es promover las buenas prácticas en la disminución,  reutilización y reciclaje  de los residuos urbanos. Es una organización sin coste económico alguno para el ayuntamiento que será presentado públicamente en breve. EAJ-PNV votó en contra.
  • Se aprobó el pago del 30% que faltaba de las ayudas municipales de 2017 a grupos culturales y deportivos del pueblo. Después de que el Equipo de Gobierno explicara los tramites seguidos, las ayudas concedidas y los controles realizados, se aprobó su pago con los votos favorables de EHBILDU y la abstención de EAJ-PNV.

Kaixo.

11 egun euskaraz. EUSKARALDIA

Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohituretan eragin eta euskararen erabilera sustatzea da EUSKARALDIAren helburua. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra 11 egun euskaraz eginez burutuko da Larrabetzun eta beste herri ugaritan.

EUSKARALDIAn zehar herritarrak Ahobizi, Belarriprest edo Irribizi izatera gonbidatu nahi ditugu.

AHOBIZI: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Eta ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

BELARRIPREST: Egidazu euskaraz mesedez, nik euskaraz zein erdaraz erantzungo dizut.

IRRIBIZI: Euskararik ulertu ez arren poztu egiten naiz euskara entzuten dudan bakoitzean eta euskararen aldeko ekimenekin bat egiten dut.

Izena eman

Anima zaitez! Izena eman eta zure ingurukoak gonbidatu!