Kategoria: Herria

Larrabetzuko lau gazte Usurbiletik Arantzara oinez UEMAgaz

Udalerri Euskaldunen MAnkomunitateak –uema.eus– antolatuta Salto! udaleku ibiltarian oinez joango dira gazte mordo bat Usurbilen hasi eta Arantzaraino. Lehenengo etapa Oiartzunen amaituko da, bigarrena Beran eta azkena Nafarroako herri euskaldunean. Gazte gehienak herri euskaldunetakoak dira, baina Txorierritik be izena eman dute gazte euskaldun batzuk. Danak batera Usurbilen batu dira. EGITARAUA · Ekainak 26, asteazkena: Usurbil-Oiartzun. Harria

Bakea eta askatasuna irabaztera! Kalera!

Josu Urrutikoetxea militante historikoa eta ETAko kide ohia atxilotu dute Frantziako Alpeetako herritxo baten. Azken 50 urteotan Euskal Herria eta askatasunaren alde lanean gogor ibilitako laguna. Ugaon jaio eta Ipar Euskal Herrian atxilotu zutena 80. hamarkadan. Preso egon ostean Eusko Legebiltzarrean parlamentari izandakoa. Berriro klandestinitatean ETAko zuzendaritzan bakearen aldeko gudaria. Negoziazio prozesu ezberdinetan parte hartu