Egunon.
Zer egin dogu azkenengo 4 hileetan Larrabetzuko EHBILDUn?
Urrian eta azaroan azkenengo lau urteetan egindakoa baloratu dogu. 50 lagun, taldeka, batu eta zer egin dogun legislatura honetan aztertu dogu. Gehien erabilitako hitzen artean AUTOKRITIKA izan da nagusitarikoa. Bai, autokritika. Gauza batzuk ez doguz egin, eta egin doguzenak (asko eta ondo) ez doguz kaleratu. EHBILDUren web gunean ikusi ahal dozuez lan taldeetan irten ziren aportazioak.
Balorazioa oinarritzat hartuta, herri programa eta zerrendak egiten hasi ginen abenduan. Herri programa egiteko 12 batzar zabal egin doguz. Ia 80 pertsona parte hartu deurie batzarretan, eta zirriborroa gure web gunean ikusi ahal dozue. Hauteskundetarako zerrenda martxoan aurkeztuko da osorik, baina lehenengo seiak nortzuk izango diren kaleratu dogu dagoeneko.
Aurrekoa ikusita, LARRABETZUKO EHBILDUn gauza batzuk argi daukaguz:
1. GARDENTASUNA: Egiten gabizen guztia herriaren agerian egiten dogu.
2. PARTE HARTZEA: Urriatik hasi eta martxorarte 14 batzar konbokatu doguz. Batzarretan parte hartzea izan da ezaugarri nagusia; bai taldeka, bai batzar orokorretan.
3. HERRITIK HERRIARENTZAT: Larrabetzuko EHBILDU herriaren parte bat da eta hau. egunerokotasunean ikusten da. Gure batzerretatik aparte, herrian dauzen ekitaldi guztietan parte hartzen dogu eta kalean gauz lanean, ikasten, disfrutatzen, dantzan…. eta LARRABETZU MAITE DOGUNEZ, GURE LANA HERRIA HOBETZEKO IZANGO DA.
Jarraitu Hauteskundeak barrutik, nire ikuspuntua. #ehbildu #larrabetzu @iurkulu68 irakurtzen