Kategoriaren artxiboa: Kartelak

Zarama ala altxorra? #larrabetzu

Kaixo.

www.larrabetzu.eus.

HONDAKINEN SAILKAKO BILKETA HOBETZEKO PROPOSAMENAK!

Zarama ala altxorra?

AURRERA PAUSO
BAT EMATERA GOAZ

INGURUMEN-ARRAZOIENGATIK:
Gure hondakinak denak batera botaz gero, eta papera, beira, ontziak,
organikoa… bereizi ezik, ezin izango ditugu erabili. Ez da zentzuduna
alferrik botatzea behar ditugun lehengaiak.
LEGE-ARRAZOIENGATIK:
Europako araudiak behartzen gaitu %5Oeko sailkako bilketa egitera
2O2Orako. Larrabetzun, 2O16an, %32ra heldu ginen.
EKONOMIA-ARRAZOIENGATIK:
Hondakinak sailkatzea merkeago ateratzen da.

 

 

Larrabetzuko Umeen Kontseilua 2018 martxan #larrabetzu

Kaixo

www.larrabetzu.eus en irakurrita.

LUK 2018

 

Otsailaren 15ean abiatu da aurtengo Larrabetzuko Umeen Kontseilua. Aurten, Kontseiluan ohikoa denez, iazko taldearen erdia lantaldetik urten da ume berriei lekua eginez, eta beste erdiak beste urtebetez jarraitzen du. Hala, aurtengo taldea Martin, Ekain, Ane, Kepa, Amaiur, Izaro, Lur, Asier, Ion, Naima, Zirats eta Amaiak osatzen dute.

Harrera bilera izan ohi da urteko lehena, txikienek ez baitakite oso ondo zertara datozen eta denon artean azaltzen diegu zer egiten dugun Errebaleko eraikinean klasean egon beharrean. Ordubete izan dugu elkar ezagutzeko, Peru eta Kattalin hezitzaileek lagunduta. Taldekideei buruzko gauza batzuk jakin ahal izan ditugu joko txiki baten bitartez: Zer egiten dozu ondo / Zer ez jatzu bapez gustatzen / Zertan jolastea duzu gustokoen / Herriko zein parte duzu gustokoen / Zer gustaten jatzun gitxien Larrabetzutik / Zein superbotere aukeratuko zendun / Zure ipuin, kanta, pelikula gustoko bat / Txikitan gertatu jatzun zerbait… Edo beste edozer!

Aurten, ordea, gai pila dauzkagu umeekin kontsultatzeko, eta lehen egunerako ere Alkatearen bisita aurrikusita dugu gai zehatz bati buruzko umeen iritzia jaso nahi duelako. Izan ere, datorren udan eskolako patioan egingo den estaldura berriari buruzko iradokizunak jasotzera etorri dira Iñigo Gaztelu alkatea eta Arantza Itziar zinegotzia. Obra hau uztailerako aurrikusita dago, baina oraindik garaiz gaude proiektuari proposamen berriak eransteko. Lehenik, youtuben dagoen estaldura proiektu honi buruzko bideoa ikusi dugu: ESKOLAKO ESTALDURA BERRIAREN BIDEOA HEMEN.

Umeek galdera eta ekarpenak egiteko txanda izan dute gero, eta jotafuego aritu dira egitura berriaren nondik norakoak aztertzen: Baloi bategaz apurtu leike? Nork garbituko du? Gora igon ahal gara? Baloiak kateatuta geratu ahalko dira? Agian euria haizeagaz ez sartzeko parte batzuk behar ditu… Izkutatzeko lekuak izan ahal dauz? Eta igo eta bajatzen diren ate batzuk? Komunak ipini leikez izkina batetan? Eta halakoak aztertzen aritu dira…
Hurrengo bileratan beste lan batzuk hartuko ditu umez osatutako jakintsuen kontseilu honek, ume begirada udal kudeaketan eta herrigintzan txertatuz egunik egun.

Lotura honetan ikus ditzakezue 2018ko LUKen lehen saio honetako argazki guztiak: ARGAZKIAK. 

https://www.flickr.com/photos/148125715@N03/sets/72157687944669200/

Gudari Eguna 2017


2017ko Gudari Eguna berezia da. Aurten besteak beste apirilaren 8an ETA erakundearen desarmea gauzatu zen, eta Kataluniako independentzia prozesua pil pilean dago. Testuinguru horretan gogoratuko dira Euskal Herri osoan azken urte hauetan guztietan askatasunaren alde bizitza emandako lagunak.

  • Irailak 27 (eguaztena)
  • Arrastiko 8etan
  • Herriko plazan

Bagoaz Kataluniara

larrabetzutikCAT
Batzar arrakastatsua izan zen atzokoa, eta gazteak zein helduak Kataluniara joateko gogotsu.
Trikitilariak, dantzariak, musikariak, pilotariak, buruhandiak batu eta herri kiroletarako materiala, kantak, gogoak eta motxila hartuta joango gara urriaren 10ean Kataluniara.
3 eguneko bidaia izango da, eta 2 Terrassan egingo doguz bertako Minyons castellerrak egiten dituen elkartearekin.
3. eguna –urriaren 12a– Bartzelona bisitatzeko eta bertako giroa bizitzeko izango da.

minyonsU11
Programa Diada de la Nova Atenes. 10 i 11 d’octubre.

A la Masia Freixa – Parc de Sant Jordi de Terrassa

Sant Jordi parkea - Terrassa-
Sant Jordi parkea – Terrassa-

Dissabte 10 d’octubre

16:00h Demostració i taller de Pilota Basca per l’equip femení de Larrabetzu (Euskadi). Pati del Local de Minyons
17:30h Cercavila amb Trikitixa, Cabezudos i Dantzaris de Larrabetzu (EH), Ball de Gitanes de Terrassa , Gralles Grillades i la canalla dels Minyons de Terrassa. Sortida de la Placeta Saragossa fins al Parc Sant Jordi.
18:30h Demostració d’esports Populars bascos “Herri Kirolak”.
19:30h Companyia Fesolet (Espectacle de Carrer de la Canalla dels Minyons de Terrass).
20:00h Espectacle de Circ amb el Circ Pistolet. “Quan no tocàvem de peus a terra”
21:00h Sopar al pati de Minyons (4€ Tiquets al Bar, carn a la brassa, mongetes, pa amb tomàquet i beguda)

Diumenge 11 d’octubre

10:30h Inauguració de la Fira i Mostra d’entitats
11:00h Actuació de grups de cultura popular
12:00h Diada Castellera de la Nova Atenes. Amb les colles:

  • COLLA VELLA DELS XIQUETS DE VALLS
  • CASTELLERS DE SANTS
  • MINYONS DE TERRASSA

Dinar Popular (Tiquets a 6€ a la Secretaria de Minyons fins al dijous 8 d’octubre, socis protectors 5€), animació de sobretaula, i per acabar la Diada concerts i festa:
18:30h Concert amb el grup basc Daltondarrak
20:00h Concert amb Rumbalbar
21:30h Concert amb La Sra. Tomasa
A partir de la 1:00 Festa Malva al Faktoria Kafe Antzokian.

Izena emoteko:
Kataluniara

informazio gehiago: #larrabetzuCAT