Kategoria: Kirolak

olarreta #pilota #larrabetzu

Kaixo. Olarretako lagunak bialdutakoa: Denboraldi amaierako jaia ederra izan zan. Eguraldi kaxkarra benetan, baina umeak primeran pasatu zuten, egitarauan antolatutako guzti-guztia aurrera ateratzeko gauza izan ginen, aterpea bilatuz, lekua eginez, danontzako jolasak, eskupilota, pala, herri kirolak, betiko jolasak, eskalada, primiak egon ziren. Bazkaria prestatzeko eta banatzeko gurasoak fin fin ibili ziren, ezin da gehiago eskatu.

Olarreta #larrabetzu

Kaixo. Denboraldi eder hau amaitzear dago. Oso harro eta pozik gaude neska-mutil pelotariek egindako lanarekin. Danok ikasten gabiltza, kluba hazten dabil. Asteburu honetan, alde batetik, Lezama-Larrabetzu Pala Txapelketak aurrera darrai, eta hainbat partidu ditugu prest. MGB txapelketan ere oso paper ona egiten dabiltza gure neskak. Beste alde batetik, Olarretako pilotari, guraso eta lagun guztiekin batera,

pilota #larrabetzu #olarreta

kaixo. Olarretako lagunak bialdutakoa:   Denboraldia amaitzear dago, eta gure pilotariak azken ahaleginak egiten dabiltza. Olarretan oso pozik gaude entrenamenduetan eta konpetizioetan hartutako konpromezua eta gogoagatik. Danok ikasten dabiltza eta pozteko modukoa da. Pasa den asteburuan neska alebin bikote batek Bizkaiko txapelketa irabazi ostean, eskupilotakoen ordua da, bai nesketan bai mutiletan ere. Eutsi gogor neska-mutilak!