Kategoriaren artxiboa: Kirolak

EMAKUME MASTER CUP #LARRABETZU

Kaixo.

Hau bialdu dauskue:

LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUPen bigarren eta hirugarren jardunaldiak Larrabetzun jokatuko dira asteburu honetan. Zehatzago, larunbatean eta igandean, hilak 17 eta 18, arratsaldez, hango pilotalekuan.

Oraingo honetan Promozio-mailako 22 bikote, 44 pilotari, hortaz, zapi multzotan banatuta, arituko dira nor baino nor.

Erantsita bidaltzen dizkizuegu hilaren 17ko eta 18ko programazioak (bikoteak, ordutegiak…).

Informazio gehiago: www.emakumemastercup.eus eta Facebooken.

La segunda y tercera jornadas de la LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP se celebrarán en Larrabetzu éste fin de semana; ésto es: el sábado día 17 y el domingo día 18, a partir de las 16:30 de la tarde.

Serán 22 parejas, 44 pelotaris, que se enfrentarán encuadradas en siete grupos en el frontón de Larrabetzu.

Adjunto enviamos la programación de los días 17 y 18 (parejas, horarios…).

Más información: www.emakumemastercup.eus y en Facebook.

Edozelan, hauexek dira Larrabetzun arituko diren 22 bikoteak / En cualquier caso, éstas son las 22 parejas que competirán en Larrabetzu:

ALAITZ BADIOLA (AZPEITIA)-OHIANA ORBEGOZO (AZPEITIA)
ANDREA ALDAREGIA (IRUÑA)-MAITE TELLERIA (ERASO)
ANA BELEN GINER (VALENCIA)-MAIALEN MAGUNAGOITIA (ARRAZOLA)
JONE GOIRI (LARRABETZU)-ANE BARAIAZARRA(LARRABETZU)
LEIRE GALDOS (DONOSTIA)-IRATI OTAEGI (ZIZURKIL)
MARIA GRANADO (HERNANI)-MARITXU OIARTZUN (ERRENTERIA)
AINHOA URIEN (ABADIÑO)-AMAIA VICARIO (DONOSTIA)
NURIA TELLERIA (BERRIZ)-CARLOTA ALBAS (ZARAGOZA)
MARIA ISABEL GARCIA (BARCELONA)-JOSUNE JIMENEZ (BARCELONA)
ARAITZ EIZAGIRRE (ARRUA)-NAROA ELIZALDE (ZUBIETA)
NAROA ITURAIN (IRUÑEA)-LARA RUIZ (EULATE)
LEIRE GALEANO (ANTZUOLA)-NAGORE GALEANO (ANTZUOLA)
NAGORE ARAMENDI (AZPEITIA)-OHIANA UNANUE (AZPEITIA)
GARAZI MARTINEZ (NÁJERA)-AINIZE LABAIEN (AMEZKETA)
ANA AGILERA (LEMOA)-NAGORE AZKUETA (LEMOA)
MADDI UNANUE (AZPEITIA)-NAROA AGIRRE (ZESTOA)
AINHOA ROMERO (LEMOA)-IRENE URZELAI (OÑATI)
IBONE SALINAS (BRIÑAS)-IRATI SALINAS (BRIÑAS)
AINHOA BERUETE (UHARTE)-ANE MENDIBURU (UHARTE)
MAIALEN GANZARAIN (LIZARTZA)-NAIA UGARRIZA(OROZKO)
MAITE TOLOSA (AMEZKETA)-ANE ARTEAGA (LASARTE ORIA)
IZASKUN MARTIN (BASAURI)-GENTZANE ALDAI (OROZKO)

Larrabetzuko Eskola Publikoaren Espazio Estalia aldatzeko aurreproiektua #LARRABETZU

Kaixo.

Larrabetzuko udalaren web gunean irakurrita.

Proiektuaren helburua espazioa estalia babestea da, euria eta haizea eragoztea, espazioa goxoagoa bihurtuz.  Bestalde, jantokiko eta galdara gelako irisgarritasuna hobetzen dira arrapala berri batekin, bide batez, harmaila eta eserleku berriak egiten dira. Espazioa babesteko beirateak erabiliko dira.

3.6 metrotako altueratik gora estalkiraino, espazioa guztiz itxiko da altuera honetatik gora, espazioaren fatxada beiradunak osatuz. 3,6 metroko altuera honetan, ia horizontala den eta 2 metro zabal dituen beirazko estalkia egingo da, espazio estali osoa eta eraikinaren parte bat inguratuz, kanpoko espazioen pasabideak dira estaltzen dira horrela. Espazioaren gainontzeko zati bertikalak ere beiraz itxiko dira. Haize eta euritik gehiago babesteko ipar eta mendebaldeko zatietan beiratea zoruraino iritsiko da. Beiradun  itxitura hauekin espazioa guztiz babestea lortu nahi da.

Beira aukeratu da espazio estaliak argitasunik gal ez dezan, baila, eskolaren geletako batzuk espazio estalira begira egonik, bista eta argitasuna ez kentzeko. Beiratea eusteko egitura metalikoa erabiliko da, egungo egituratik zintzilikatuta eta 6 zutabe berrirekin.

Beirateez gain zurezko taula luzeak proposatzen dira sabaian. Zurezko azala jarraia izango da, egungo egiturak duen kurba hartuz. Mendebalde eta ekialdean sabaiko kurbak behera egiten du beiradun fatxadarekin batera, azal kurbadun leuna osatuko da horrela. Zurak espazioari goxotasuna emango dio. Aldi berean, azal berri honen altuerak espazioari beste eskala bat ematen dio, egungo espazio estaliaren altuera handiegia altuera egokiagoan ezarriz. Zurezko taulen artean 20 zentimetroko tartea egongo da, estalkiaren lau zerrenda luzeen argia espaziora pasako da horrela.  Zurezko azal honek espazioaren akustika hobetzeko ere balio du, bertan sor daitekeen burrunba murriztuko du.

Egungo egitura eta egitura berria kolore berdinez pintatuko dira. Espazio estaliaren egitura osotasunean ikusi eta ulertu ahalko da horrela.

Espazioaren urbanizazioan ere hobekuntza batzuk proposatzen dira, ala nola: jantokira eta galdara gelara sarrera arrapala bidez, harmaila berriak arrapalaren kontra eta espazio estali osoaren zoru berria hormigoi lauza leunez, izan ere, egungo zorua egoera kaxkar xamarrean dago.

Azkenik, espazioaren argiteria egokituko da, batez ere, neguko arratsaldeetan behar duen argitasuna edukitzeko.

Bideoa ikusi hemen.

Olarreta #pilota #larrabetzu

Kaixo

Olarretako lagunak bialdutakoa.

 

Aurrera jarraitzen dugu. Umeak oporretan, indarrak eta pilak kargatzen, nagusiak entrenetan, txapelketan jokatzen,… eta gure txapeldunak zoriondu nahi ditugu behar duten moduan.
Bizkaiko kluben arteko txapelketan, El Corte Ingles Sari Nagusian, eskuz banakako txapeldun eta txapeldunordea (Olatz eta Nagore), eta gomazko paletan, 1. mailako txapeldunak (Irantzu eta Ane).
Aupa neskak!

‎j