Kategoriaren artxiboa: Kirolak

Olarreta #pelota #larrabetzu

Kaixo.

Umeek ondo irabazitako atseden egunekin amaituko dugu urtea.
Nagusiek, ordea, lan ta lan jarraitzen dute. Larunbatean, hain zuzen, Gernikako Santanape pilotalekuan, Bizkaiko Kluben arteko txapelketako nesken finalak jokatuko dira, eta bertan Olarretako 4 pilotari egongo dira txapelak irabazi asmoz, eta irabazten ez bada, ondo pasa eta hurrengoaren bila!
Nagore eta Olatz eskuz banakakoan, eta Ane eta Irantzu palako finaletan ikusiko ditugu.
Goazen danok Gernikara neskak animatzera!

Pilota #olarreta #larrabetzu

Kaixo.
Federatuen Bizkaiko pala txapelketaren final erdietan murgiduta gaude, gure pilotariak animatu behar ditugu finaletara heltzeko. Animo neska-mutilak!
Umeak ere aurrera doaz, eskupilotan zein palan.
Zorte on, eta disfrutatu guztiok!

Honetaz gain, larunbat arratsaldez, pala profesionalen txapelketako partiduak izango ditugu Larrabetzun.

LED ARGI BERRIAK FUTBOL ZELAIRAKO #LARRABETZU

Kaixo.

www.larrabetzu.eus

Eraginkortasuna eta iraunkortasuna dira LARRABETZUko Udalak inbertsinoen arloan egin dauzen ahalegin honeen zutabe biak. Zemendian, gaur egun dagozan argi-fokuak kendu eta punta-puntakoak diran LED PHILIPS argi barriak ipiniko dira. Instalazino barri hori abiatuarazoteak kontsumo elektrikoaren % 70 aurreztea ekarriko dau. Horrezaz ganera, lanpara mota horrek, egun jarrita dagozan argien aldean, askozaz be bizitza erabilgarri luzeagoa dauka, eta argi-sistema barriak posizino bat eukiko dau entrenamentuetarako eta beste posizino bat partidu ofizialetarako. Horreri guztiari esker, udal instalazinoak eraginkorragoak izango dira, iraunkorragoak, eta energia gitxiago kontsumiduko dabe.

Atzo sinatu zan burutzapen-kontratua proiektu hoen adjudikazinoa hartu dauen enpreseagaz. Lizitazino honetara 11 enpresa aurkeztu ziran.

Proiektu honek, urte hasikeran 2017-2019rako inbertsino-plan estrategikoan onetsi diran proiektuetariko bat danak, 60.340 euroko kostua eukiko dau. Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko dau eragiketa honen kostuaren % 60, energia-eraginkortasuna hobetzeko diru-laguntzinoen pentzura.

Instalazino hau martxan jarri ostean, Larrabetzuko futbol-zelaia energia aurreztuten dauen eta askozaz merkeagoa dan teknologia barri hau daukien lehenengo zelaietarikoa izango da.