Kategoriaren artxiboa: Kultura

TOTI, AIKORREN #LARRABETZU @AIKORTXORIERRI

Kaixo.

AIKORREN IRAKURRITA:

Toti Martinez de Lezea, idazlea

Enda Lur ostean, Larrabetzuko idazleak literatura fantastikoari lotutako beste istorio batekin etorri zaigu: Arbasoen Ituna. Bere azken eleberria, mitologia eta proiektuak eduki ditugu hizpide.

“Herri itzela da gurea, leku harrigarriak dituena” -

Eleberria azaroan aurkeztu zenuen. Zelako harrera eduki du?

Harrigarria, euskaraz zein gazteleraz. Enda eleberriak nahiko harrera hotza eduki zuen, beharbada, landu ohi dudan generoa alde batera utzi eta genero fantastikoari ekin niolako bertan. Baina burugogorra naiz, eta Arbasoen Ituna da nik kontatu nahi nuen istorioa.

Durangoko Azoka saio erabakigarria izan zen. Betiko moduan, ilara luzeak egon ziren zure stand aurrean.

Eta aho zabalik nago, euskarazko itzulpena gehiago saldu delako. Ezin dut euskaraz idatzi, eta argitaletxeak nire eleberriak euskaraz eta gaztelaniaz ateratzen ditu aldi berean, hori konpentsatzeko. Esfortzu handia egiten da ekonomikoki zein pertsonalki, eta ederra da irakurleak esfortzu hori estimatzen hastea. Behin, gizon batek esan zidan irakurriko zuela nire lana, euskaraz idazten nuenean. Nik esan nion oso pozik nengoela, orduan, Dostoyevskiren lana errusieraz irakurrita zuen pertsona bat ezagutzeaz. Eta bakarrik euskaraz idatzi dena irakurtzen bazuen, oso gauza gutxi edukiko zituela irakurrita. Izan ere, itzuli ezin daitekeen hizkuntza bat hizkuntza hila da. Euskarara errusieratik, ingelesetik… itzultzen bada, zergatik ez gaztelaniatik? Gainera, kontutan hartuta nik gaztelaniaz idatzi arren pentsamolde euskalduna dudala.

Gazteen gustukoa ez ezik nagusien gustukoa ere izan da. Harrituta?

Bai. Laurogei urte baino gehiago zituen emakumea hurbildu zitzaidan liburua sinatu niezaion, eta esan nion, beno, badakizu hau dela… Bai, ederto dakit zer den, Endaren eleberriaren jarraipena, erantzun zidan berak. Bestetik, 12-14 urteko gaztetxoen mezuak ere jasotzen ditut eta Enda jo eta ke irakurtzen dabiltza. Aspaldi honetan, literaturan zein telebistan, dramarako joera dago, nobela beltza, hilketak… eta, benetan, oso unagarria da; nire ustetan, behintzat. Horregatik idazten dut eleberri historikoa, Nurren ipuinak, Enda eta Arbasoen ituna… eta primeran pasatzen dut.

Fikzioan 40 urte pasatu dira –hiru urte, errealitatean-, Enda eleberritik Arbasoen ituna eleberrira. Berriro ere, mitologiaz, tribuen arteko gatazkaz… betetako istorioa ekarri diguzu.

Euskal mitologia oso anitza da, baina ez dugu komuneko imajinariorik, bakoitza bere aldetik doalako. Gainera, ahoz aho jaso ditugun elezaharrak dira, urardotuta eta kristaututa. Eta kontuan hartu behar dugu mitologia ez dela umeentzako ipuinak, baizik eta mitologia guztiak antzina erlijioak izan direla. Bestetik, badakigu VI. eta VII. mendeetan frankoek iparraldetik egiten zutela erasoa, eta godoek, hegoaldetik. Eta erdian, geu ginela. Baina oso gutxi jaso da guri buruz. Enda eleberriarekin hasi nintzenean, ikuspuntu bat eman nahi nuen idatzita ez dagoen historiari buruz, eta jendeak sinesten zuen mitologia, erlijioa, sinesmenak… berreskuratu. Horrela, dugun mitologia anitza eta jasota dagoen istorio eskasa batu eta Euskal Herria VI. eta VII. mendeetan zelan izango zen imajinatu nuen. Hori da Enda, Arbasoen Itun eta etorriko direnen ideia.

Izan ere, Euskal Herrian zazpi mendi sakratu daude eta zuk zazpi eleberri fantastiko idazteko asmoa duzu…

Ikusiko dugu, eleberri horiek urte biro ateratzen baditut hamar urte pasatuko direlako, eta neuk ia 80 urte edukiko ditudalako… Ez dakit zelan egongo naizen ni adina horrekin! Dakidana da hirugarren eta laugarren bat aterako ditudala, gero gerokoak!

Idazten primeran pasatzen duzu beti, baina Arbasoen ituna idazten, ezin hobeto. Zergatik itxaron urte bi hurrengoa argitaratzeko?

Niretzat higienikoa delako. Ipurtarina naiz eta aldi berean gauza ezberdinetan ibili behar naiz sartuta. Aurten, beste istorio bat plazaratuko dut Isilpean gordea liburuaren ildoari lotuta. Beti dira gai berberak 36ko gerra zibilari buruz: bandoak, gudak, politikariak… baina ez da gure aitita-amamei buruz, gure gurasoei buruz, hitz egiten, zeinei bizitza gauetik goizera aldatu baitzitzaien. Izatez, Isilpean gordea eleberriaren meritua izan zen polizia, militarrak… ez direla ezta behin ere aipatzen. Bide horretatik jarraitzeko asmoa dut, kontatzeko istorio asko daudelako. Sekulako istorioak. Gainera, Nur bildumaren 14. alea ere atera behar dugu. Kaxoi bat daukat umeek idatzitako gutunez beteta…

Oso harreman estua duzu irakurleekin.

Ezinbestekotzat jotzen dut. Egongo da inor nahiago duena kristalezko dorre batean bakartu eta bertan bere bikaintasunak idatzi, baina hori ez dator bat nirekin. Niri jendearekin egotea gustatzen zait, hitz egitea eta pertsonaiaren bati buruz eztabaidatzea ere bai. Oraindik jasan behar dut baten bat galdetuz zergaitik hil nuen Kattalin La herbolera liburuan…

Nur eta herensugearen tenplua filma Goya sarietara proposatu dute –zorionak zuri dagokizunagatik-, eta proiektu batzuk daude zure lanei lotuta. Adibidez, audiolibro bat grabatuko duzu Amazonerako.

Amazonekoek hiru eleberrien eskubideak erosi dituzte: El verdugo de Dios, El jardín de la oca eta Isilpean gordea. Hirurei ahotsa ipintzeko esan zidaten, baina lehenengo bietan protagonistak gizonezkoak dira eta ezetz esan nuen. Isilpean gordea eleberriaren protagonista, berriz, emakumezkoa da eta bere istorioari ipiniko diot ahotsa. Pozik baino pozago nago. Gainera, izugarri gustatzen zait antzerkia, beraz…

Bestetik, Txinako editorial batek Nur guztien eskubideak erosi ditu, talde independente batek zinemara eraman nahi du La herbolera, eta Arte Ederretako ikasleek Enda Lur aukeratu dute karrera amaierako proiektutzat.

Etxera etorri ziren azken horiek, liburuak oso erabilita zituztela. Euren asmoa telesail bat egitea da eta proiektu bat baino ez den arren, oso pozgarria da, lehen aipatu dudan imajinario propio hori sortzen gabiltzalako. Literatura fantastikoa lantzen duten bertoko idazleen lana irakurri dut, eta beti dago pertsonaiak eta istorioa urrutiko herri batean kokatzeko joera. Eta egia esan, gurea herri itzela da, leku harrigarriak dituena. Enda Lur eleberrian Ori mendira joan nintzen; Txindokira eta Aralar mendira, oraingo honetan… Eta hurrengoan, batek daki… Gorbeiara, Anbotora… edo Aizkorrira.

 

Gym Berdea hirugarrenez ipiniko da martxan otsailean #LARRABETZU

Kaixo.

AIKOR.EUS

Egitasmoak osasuna, zahartze aktiboa, gizarteratzea eta lorezaintza ekologikoa uztartzen ditu, eta gaur aurkeztu da prentsaurrekoan. Horretan hauek hartu dute parte: Lide Amibilia Gizarte Poliketako sailburuordea; Joseba Bidaurrazaga, Bizkaiko Osasun Publikoko zuzendaria, Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkateak; eta Keko Alonso, Besaia Jardiecología & Alternativas forestales-eko sustatzailea.

Gym Berdea hirugarrenez ipiniko da martxan otsailean -

Gym Berdea proiektu berritzailea da Estatuan, eta Larrabetzun 2016an egin zen lehen aldiz. Egitasmoak jarduera fisikoa, osasuna eta naturaren ezagutza sustatzen ditu, eta, aldi berean, aukera ematen du parte-hartzaileen arteko loturak ezartzeko. Hirugarren edizioari otsailaren 7an emango diote hasiera, eta izena ematea Anguleri kultur etxean egin daiteke, edo 699 73 98 51 telefono zenbakira deituta. Hilean 20 euro ordaindu beharko dira eta astean ordu bi eta erdiko saioa egingo da. Aurkezpen bi egongo dira: bata, otsailaren 1ean, 19:30ean, Errebalen; eta bestea, otsailaren 5ean, 19:30ean, Angulerin.

Egitasmoak Green Gym britaniarra du eredutzat eta definizio ugari onartzen ditu. Izan ere, aire zabaleko gimnasioa da, osasuna sustatzeko gunea, lorezaintza ekologikoa ikasteko tailerra, tipologia ezberdinetako lagunei zuzendutako taldeko jarduera, herria edertzea helburu duen proiektua, eta gizarteratzeko tresna.

“Ariketa fisikoa, ikaskuntza teoriko-praktikoa, lurrarekiko harremana eta harreman pertsonalak dira Gym Berdea osatzen duten elementuak”, azaldu du Alonsok. Amilibiaren esanetan, “proiektuak jarduera fisikoa sustatzen du eta hori oso positiboa da zahartze aktiboaren prozesuan”. Era berean, gizarte-defizitak dituzten parte-hartzea azpimarratu du. “Guym Berdea, halaber, bakarrik sentitzen diren pertsonei dago zabalik, adizioren bat utzi nahi dutenei, edo krisi pertsonal batean murgilduta daudenei”. Horrela, Gym Berdeak Larrabetzuko Manuene eguneko ospitalearekin eta sare komunitarioko beste baliabide batzuekin dihardu lankidetzan, proiektua hainbat egoeratan dauden pertsonen artean zabaltzeko eta bere onurak aprobetxatzeko.

Bidaurrazagak aipatu du, herritartzen joan garen heinean, naturarekiko harremana galdu egin dugula eta egitasmoa baliagarria dela lotura hori berreskuratzeko. Proiektuaren onura batzuk ere aipatu ditu, hala nola pertsonen bizi-kalitatea,osasuna eta egoera fisikoa hobetzen direla, autopertzepzioa eta autozaintza ere hobetzen direla, eta parte-hartzailea ondare kolektiboa edertzen dabilen taldearen kide bihurtzen dela. Gainera, Gym Berdeak etengabeko ikaskuntza-osagaia du, oso komenigarria dena nerbio-sistemen endekapenezko gaixotasunak prebenitzeko.

……………………………………

 

 

 

HERRIA HEZKUNTZAREN PROTAGONISTA #LARRABETZU

Kaixo.

Txinpasmendiko elkarteak bialdutakoa:

HERRIA HEZKUNTZAREN PROTAGONISTA
Larrabetzuarrok gure hezkuntzaren protagonista izan behar dugu. Gure herriko eskola, etxe eta kaleetan ematen den hezkuntzak etorkizuneko Larrabetzu eraikiko duelako, nahi dugun hezkuntza horretaz hausnartzeko beharra sentitu dugu. Horregaitik, antolatu ditugu hausnarketa-jardunaldi hauek, hain zuzen, herriak eskaini beharreko jolas-eremu, aisialdiko ekintza, teknologia berrien kudeaketa, hezkuntza eredu, eta abarrez elkarrekin hausnar dezagun. Animatu eta parte hartu!

Txinpasmendi guraso elkartea

 

Urtarrilak 26

Bideo fórum-a

  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Hori Bai

Urtarrilak 27

Hitzaldia: “Zelan landu sormena umeekin”

  • Ordua: 10:00
  • Lekua: Errebale 2
  • Hizlaria: Iraide Rabadan

Hitzaldia: “Naturaleza y pantallas: Como combinarlas para favorecer el desarrollo y aprendizaje infantil”

  • Ordua: 12:00
  • Lekua: Errebale 2
  • Hitzaldia: Heike Freire

Bazkaria

Hitzaldia: “Zertan datza eskolaren benetako kalitatea?”

  • Ordua: 16:30
  • Lekua: Eskolako liburutegia
  • Hizlaria: Ane Ablanedo

LARRABETZU 2025 #LARRABETZU

Kaixo.

www.larrabetzu.eus

 

Denok maite dugu gure herria, Larrabetzu. Denok ditugu gustuko gauzak eta hobetu beharrekoak. Herritar guztiok ditugu ideiak, proposamenak, proiektuak, gure herria aberasteko. Zelango Larrabetzu duzu zuk buruan?

Larrabetzu 2025 proiektuaren helburua denon artean hainbat gairi buruz hausnartzea, eztabaidatzea eta erabakitzea da, besteak beste, etxebizitza, kirola, ingurumena, kultura,oroimen historikoa, ekonomia, euskara, eskola, gazteak….

Herritar guztiak gonbidatu nahi zaituztegu gure etorkizunaz berba egitera eta erabakitzera. Eta hasteko, urtarrilaren 11an 7:30ean egingo den  Larrabetzu 2025 proiektuaren aurkezpenean parte hartu dagizuen dei egiten dizuegu.

Hartu ezazue lekua gure Agoran!!!!

Tod@s amamos nuestro pueblo, Larrabetzu. Tod@s tenemos cosas que nos gustan más y cosas que mejorar. Td@s los ciudadanos de este pueblo tenemos ideas, propuestas, proyectos, para enriquecer la vida de nuestro pueblo. ¿ Qué Larrabetzu tienes en la cabeza? Definir esto nos corresponde a tod@s las ciudadan@s.

El proyecto Larrabetzu 2025 tiene ese objetivo. Pensar, reflexionar y decidir entre tod@s sobre muchas cosas: vivienda, memoria histórica, economía, euskera, escuela, juventud, etc.

Queremos invitar a tod@s los ciudadn@s de este pueblo para hablar y decidir sobre el futuro de nuestro pueblo. Y para empezar, os convocamos a la presentación de este proyecto Larrabetzu 2025 el dia 11 de enero.

¡Ocupad vuestro sitio en el Ágora!!!