Taldeko bertso txapelketa #larrabetzu

kaixo. Hau bialdu dauskue: Aupa Lagunok! Itallen bertso eskolakook, Mungiako Taket bertsozale alkarteagaz batera KOPLERUEK taldekako bertso txapelketa antolatu dogu. Bertan plazan kantari urte asko daroadien bertsolariok, etorkizuneko bertsolariok eta parrandetako bertsolariok hartuko dogu parte. Helburua, bertsoa atxaki dala, ahalik eta ondoen pasatzea izango da. Gonbidatuta zagozie! Ekainak 3 finala HORIBAIen

Continue Reading...

Zapatuan ikurriñak ipiniko dira Larrabetzuko hiru sarreretan #larrabetzu

Kaixo. Hau bialdu dauskue: Larrabetzu herri euskalduna dala adierazteko, eta herri borondatea zein dan erakusteko herriko hiru sarreretan ikurriñak ipiniko dira zapatu honetan. Duela urtebete Gurea ikurriña Larrabetzu kalean egon zela, ikurriñak astinduz dantzan, kantuan… Aurten be, xume xume ikurriñak jarriko ditugu herriko hiru sarreretan. Lezamatik Larrabetzura sarreran, Mirasol aldean. Eleizaldetik Urira Miranda inguruan eta […]

Continue Reading...