Kategoriaren artxiboa: Albisteak

ISILPEAN GORDETAKO MEMORIAK #LARRABETZU

Isilpean gordetako memoriak

Peru Azpillaga Diez

“Larrabetzu Burdin Hesiaren alboan kokatuta dagoen herria da. Hain zuzen ere, hemendik apurtu zuten defentsa lerroa faxistek, eta horren lekukotza gordetzen duten aztarna ugari topatu daitezke oraindik”, jakinarazi du Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkateak. “Hori dela eta, uste genuen bazela garaia aurrerapauso bat eman eta herritarrekin batera memoriaren gordailu eta erreferente bat sortzeko”, zehaztu du.

Aurrerapauso hori Anguleri kultur etxean estreinatu berri duten Memoriaren Espazioa interpretazio zentroa izan da. Orain dela lau urte inguru martxan jarritako prozesu parte hartzailearen emaitza da zentroa, eta, oraindik guztiz osatuta egon ez arren, herriko memoria egitasmoen epizentro bilakatu nahi dute. Larrabetzuko oroimen historikoaren berreskuratze lanak erakusteko eta haiei lotutako gertaera historikoak azaltzeko helburuarekin sortutako gune bat da, betiere giza faktorea jarriz erdigunean. Memorial bat, oroimena zaindu eta biktimei ohore egiteko leku bat. Horretarako, ikus-entzunezkoak, testuak eta udalerrian bertan jaso eta herritarrek emandako objektuak erabili dira.

“Proiektuaren zailtasunik handiena erakusketa Anguleriko aretora egokitzea izan da; hau da, hark urtean zehar jasotzen dituen ekintzen (hitzaldiak, mahai inguruak…) eta erakusketaren arteko bateragarritasuna lortzea”, azaldu du Gazteluk. Azkenean, aurkitutako irtenbidea hormen kontra biltzen diren panel tolesgarriak jartzea izan da. Panel horiek eta zona honetan topatutako zein herritarrek emandako objektuak biltzen dituzten bitrinak ikusgai daude jada. Bigarren fasean, gerra eta haren ondorioak bizi izandako herritarren testigantzak biltzen dituen ikus-entzunezko bat proiektatuko da.

…………………………….

………………………………

Jon Guajardori erantzuna. Larrabetzun urte osoan mediku zerbitzua nahi dugu! #larrabetzu

Kaixo.

Hau bialdu dauskue:

Jon Guajardori erantzuna.

Larrabetzun urte osoan mediku zerbitzua nahi dugu!

Bi astetan zehar sinadurak jaso ondoren, behean sinatzen dugun Larrabetzuarrok, zera adierazi nahi dugu:

Gabon hauetan, Abenduaren 30etik Urtarrilaren 3ra bitarte, Larrabetzun ez da mediku zerbitzurik egon. Honek egonezina sortu du herritarron artean eta hainbat pertsona izan dira kaltetuak.

Horregatik, horrelakorik berriro gerta ez dadin zera exijitu nahi dugu:  Bertako medikua dagozkion arrazoiengatik  bere postuan egoterik ez badu, ordezko mediku bat ziurtatzea.

Begoña Etxebarria, Mari Aiartza eta 523 sinadura gehiago

Carta a Jon Guajardo. ¡Los/as vecinos/as de Larrabetzu reclamamos tener servicio médico durante todo el año!

Después de recoger firmas durante dos semanas, los abajo firmantes queremos reclamar lo siguiente:

Estas navidades, del 30 de Diciembre al 3 de Enero, en Larrabetzu no ha habido servicio médico. Esto ha creado malestar en el pueblo y muchas personas han sido damnificadas por ello.

Para que no ocurra lo mismo otra vez, queremos exigir lo siguiente: un sustituto o sustituta que asista a la población cuando la médico del pueblo no esté en su puesto de trabajo.

Begoña Etxebarria, Mari Aiartza y 523 firmas más.

Memoriaren zentroa aurkeztu da #Larrabetzu @aikortxorierri

Kaixo.

www.larrabetzu.eus eta AIKOR aldizkaria:

Udal web gunean:

AIKOR:

2020ko otsailaren 20a gogoan izateko data izango da Larrabetzun, egun horretan Memoriaren interpretazio-zentroa aurkeztu baitzen jendaurrean. Zentroa Anguleri Jauregian atondu da. Aretoak L-itxura du, eta guztira 100 metro kuadro. Bisitariek ibilbide antzeko bat egin dezaten, panelak ipini dira eta, besteak beste, gerraren aurreko eta osteko urtekoak nolakoak izan ziren ezagutu ahalko da. Gainera, herrian zein inguruko mendietan topatuko aztarnak jarriko dira ikusgai. “Erakusketan ez da gerrarik, armarik edo bonbarik azalduko, sentipenak baizik”, adierazi du Iñigo Gaztelu alkateak. Bestalde, Karraderan elkartea gerra bizi zutenen testigantzak jasotzen ibili da, eta horien bideoak ikusgai jarriko dira telebista batean.

“Azken 10 urteotan, hainbat  ekintza egin dira herrian, memoria historikoa berreskuratzeko. Hori dela eta, gune finko bat atontzea pentsatu genuen. Prozesu parte-hartzaile bat eratu genuen eta Stoa enpresa kataluniarrarekin ipini ginen harremanetan, memoria historikoari eusteko guneak diseinatzen esperientzia dutelako, adibidez, Elgetan eta Gernikan. Dena dela, lanean jarraituko dugu eta interpretazio-zentroa ez da amaiera izango, abiapuntua baizik”.

Bestetik, martxoaren 2tik 13ra bitartean, “Gogoan hartzeko izenak” erakusketa izango da Anguleri Kultur Etxean. Martxoaren 2an, bisita gidatua egingo da 19:00etan.

>Maskarita eguna 2020 #larrabetzu

LARRABETZUKO ESKOLA:

Datorren otsailaren 21ean eskolan Maskarita eguna ospatuko dugu. 

Ikasturte honetan, gai bakarra aukeratu dugu eta honako hau da : “EUSKAL KULTURA” 

Gurasoak frontoian 11:00etan egingo den ekitaldira gonbidatuta zaudete.

Gogoratu egun berezia denez goizeko jardunaldia dela. Hauek dira irteteko ordutegiak:

 3 urtetik 6.mailara

  -Bazkaldu eta gero : 14:30

  -Etxera bazkaltzera doazenak : 13:30

2 urtekoak

    -Eskolan bazkaltzen ez dutenak 12:30etan.

    -Eskolan bazkaltzen dutenak 13:15etan. (14:30etan irteteko aukera ere badute, ez dago siestarik).

OHAR GARRANTZITSUA: Frontoian gurasoei dagokizuen eserlekuetan eseri soilik. Jaialdia guraso batek grabatuko du. Mesedez utzi ondo grabatzen.

Txikiak gurasoak ikusita urduri jartzen direnez ez hurbildu eta eskolan batuko dituzue ordua denean.

Otsailaren 26an bueltatuko gara eskolara.