Kategoriaren artxiboa: larrabetzu Herria

Larrabetzuko lau gazte Usurbiletik Arantzara oinez UEMAgaz

Argazkian Unai, Beñat eta Ibai. Ainhoa hortik ibiliko da.

Udalerri Euskaldunen MAnkomunitateak –uema.eus– antolatuta Salto! udaleku ibiltarian oinez joango dira gazte mordo bat Usurbilen hasi eta Arantzaraino. Lehenengo etapa Oiartzunen amaituko da, bigarrena Beran eta azkena Nafarroako herri euskaldunean.
Gazte gehienak herri euskaldunetakoak dira, baina Txorierritik be izena eman dute gazte euskaldun batzuk. Danak batera Usurbilen batu dira.

EGITARAUA

· Ekainak 26, asteazkena: Usurbil-Oiartzun. Harria Hitz ibilbidea, Usurbilen. Oiartzunen, zirkoa, igerilekua eta kantu afaria.
· Ekainak 27, osteguna: Oiartzun-Bera. Beran, bertso bazkaria, 
triki-martxa eta Izaki Gardenak taldearen kontzertua (Berako plazan, 20:30ean).
· Ekainak 28, ostirala: Bera-Arantza. 
· Ekainak 29, larunbata: Arantza. Ur jolasak, gaubela, herri kirolak, 
eta arnasguneen tailerrak.
· Ekainak 30, igandea: Arantza.



Informazio gehiago:
uema.eus udalerri euskaldunen mankomunitatea
noaua.eus (Usurbileko herri aldizkaria)

Aupa Unai, Beñat, Ibai eta Ainhoa! Bidai on!

Xabier Arzalluz hil da

PNVko presidentea urte askoan, lider karismatiko eta bizkorra. Xabier Arzalluz Antia hil da 86 urtegaz.

Juan Zarandona eta Andres Basterretxearen artean, Larrabetzuko batzokian.

Sarean bila ibili gara, eta Larrabetzuko Batzokia 2003. urtean inaguratu zanean egindako adierazpenak ekarri ditugu hona.

 

Iñigo Urkullu eta Xabier Arzalluz Larrabetzuko plazan gora begira, Batzokiaren inagurazioan. (2003ko uztaila)
Xabier Arzalluz El Pais egunkariko titularrean, Larrabetzun emandako mitinaren harira.
Arzalluzen adierazpenak Larrabetzun. Berria egunkaria.
Batzokiaren inagurazioa eta Arzalluzen adierazpenak El Pais egunkarian.

Larrabetzuko berbak eta hiztunak ETBko Gure Kasa saioan

Aste honetan Larrabetzuko herritarrak egon dira telebistan berbetan.
Kruz SagarnaKastro” Torrekoa, Angeles Eleizaldekoa eta Andra Mari kalean bizi dan Aintzina -aurrekoak baino gazteagoa-. Gure herriko berbak eta esaerak erakutsi dizkiote Madalen Arzalluz Telebistako esatariari.

Itxaropena, liburuak, hizkuntza eta bizitakoak kontatzen

Zelan esaten da…. larrabetzueraz?

Hiztegi aberatsa daukagu Larrabetzun. Eta aspaldiko berbak, oraindik ere belaunaldiz belaunaldi bizirik daude.
Berbok ikusi edo ikasteko, darabilgu.eus gunean adibideak.

Bizkargi eguna 2018

Euskal Herria 1937-2018

Aurten testuinguru berezi eta historiko baten ospatuko dugu Bizkargi eguna.
1937ko gerra eta osteko gatazka politikoa gogoratu ditugu urtero Bizkargi mendian. Orduko eta sasoian sasoiko gudariak. Hildakoak eta askatasunaren alde bizitza emandakoak.
Aurten Gernikako bonbardaketaren eguna eta 1937ko gerraren memoria egiten hasi, eta ETA erakundearen desagertzearekin batera izango da Bizkargi eguna, momentu historiko baten. Aro bateko azken Bizkargi eguna izango da, eta aro berri bat abiatzeko momentua.

Egitaraua:

apirilak 26, eguena
19:00etan
Bego Vicario herriko zine zuzendariagaz

AREKA memoria historikoa lantzen duen animazio pelikula.
Ostean, beste laburmetraia batzuk ikusi eta zinema eta memoriari buruz berba egingo dugu.

apirilak 27, barikua
19:00etan
Gernika gogoan, MARKAK pelikula ikusiko dugu.

Eta Gernikako LOBAK, belaunaldi gazteen ekimenari buruzko solasaldia.

Gauean Kataluniatik etorritako MARALAK neska hirukotea kantuan egongo da Hori Baien.

maiatzak 3, eguena
Armagabetzeari buruzko hitzaldia.

maiatzak 5, zapatua
Bizkargira igoera, mendi lasterketa

maiatzak 6, domeka BIZKARGI EGUNA
Bizkargi mendian urteroko ekitaldiak.


Iluntzean Larrabetzuko plazan, ekitaldia eta erromeria DRINDOTS taldeagaz.

Larrabetzuko Eskola Publikoaren Espazio Estalia aldatzeko aurreproiektua #LARRABETZU

Kaixo.

Larrabetzuko udalaren web gunean irakurrita.

Proiektuaren helburua espazioa estalia babestea da, euria eta haizea eragoztea, espazioa goxoagoa bihurtuz.  Bestalde, jantokiko eta galdara gelako irisgarritasuna hobetzen dira arrapala berri batekin, bide batez, harmaila eta eserleku berriak egiten dira. Espazioa babesteko beirateak erabiliko dira.

3.6 metrotako altueratik gora estalkiraino, espazioa guztiz itxiko da altuera honetatik gora, espazioaren fatxada beiradunak osatuz. 3,6 metroko altuera honetan, ia horizontala den eta 2 metro zabal dituen beirazko estalkia egingo da, espazio estali osoa eta eraikinaren parte bat inguratuz, kanpoko espazioen pasabideak dira estaltzen dira horrela. Espazioaren gainontzeko zati bertikalak ere beiraz itxiko dira. Haize eta euritik gehiago babesteko ipar eta mendebaldeko zatietan beiratea zoruraino iritsiko da. Beiradun  itxitura hauekin espazioa guztiz babestea lortu nahi da.

Beira aukeratu da espazio estaliak argitasunik gal ez dezan, baila, eskolaren geletako batzuk espazio estalira begira egonik, bista eta argitasuna ez kentzeko. Beiratea eusteko egitura metalikoa erabiliko da, egungo egituratik zintzilikatuta eta 6 zutabe berrirekin.

Beirateez gain zurezko taula luzeak proposatzen dira sabaian. Zurezko azala jarraia izango da, egungo egiturak duen kurba hartuz. Mendebalde eta ekialdean sabaiko kurbak behera egiten du beiradun fatxadarekin batera, azal kurbadun leuna osatuko da horrela. Zurak espazioari goxotasuna emango dio. Aldi berean, azal berri honen altuerak espazioari beste eskala bat ematen dio, egungo espazio estaliaren altuera handiegia altuera egokiagoan ezarriz. Zurezko taulen artean 20 zentimetroko tartea egongo da, estalkiaren lau zerrenda luzeen argia espaziora pasako da horrela.  Zurezko azal honek espazioaren akustika hobetzeko ere balio du, bertan sor daitekeen burrunba murriztuko du.

Egungo egitura eta egitura berria kolore berdinez pintatuko dira. Espazio estaliaren egitura osotasunean ikusi eta ulertu ahalko da horrela.

Espazioaren urbanizazioan ere hobekuntza batzuk proposatzen dira, ala nola: jantokira eta galdara gelara sarrera arrapala bidez, harmaila berriak arrapalaren kontra eta espazio estali osoaren zoru berria hormigoi lauza leunez, izan ere, egungo zorua egoera kaxkar xamarrean dago.

Azkenik, espazioaren argiteria egokituko da, batez ere, neguko arratsaldeetan behar duen argitasuna edukitzeko.

Bideoa ikusi hemen.