HERRIA HEZKUNTZAREN PROTAGONISTA #LARRABETZU

Kaixo. Txinpasmendiko elkarteak bialdutakoa: HERRIA HEZKUNTZAREN PROTAGONISTA Larrabetzuarrok gure hezkuntzaren protagonista izan behar dugu. Gure herriko eskola, etxe eta kaleetan ematen den hezkuntzak etorkizuneko Larrabetzu eraikiko duelako, nahi dugun hezkuntza horretaz hausnartzeko beharra sentitu dugu. Horregaitik, antolatu ditugu hausnarketa-jardunaldi hauek, hain zuzen, herriak eskaini beharreko jolas-eremu, aisialdiko ekintza, teknologia berrien kudeaketa, hezkuntza eredu, eta abarrez […]

Continue Reading...

Basoan arbola landaketa egiteko auzolana zapatuan

Lurgaia fundazioak deialdi barri at egin du datorren zapatua goizean Eleizalden. Behinola egindako arbola landaketarekin jarraituko dute basoan. Deialdia Hitzordua 9:30ean izango da Eleizaldeko San Emeterio eta San Zeledonio elizako aparkalekuan. Aparkalekutik osteratxo bat egingo dugu lursaileraino, eta han emango dugu goiza bertoko zuhaitz eta zuhaixkak landatzen 2-3 laguneko taldetan. Amaitu ostean eta indarrak berritzeko […]

Continue Reading...

Larrabetzun be prest gaude. Urtarrilaren 13an Bilbora.

Azken astean presoen aldeko mobilizazio ugari egin dira Euskal Herrian. Parisera martxa abendu hasieran, eta herriz herri hile osoan zehar. Larrabetzun berton, presoen aldeko ekitaldiak jendetsuak izan dira. Orain, urtarrilaren 13an Bilboko kaleak betetzeko deialdia be bolo bolo dabil herritarren artean. Hemen presoen aldeko ekimen eta irudiekin egindako bideoa. Parisetik Bilbora

Continue Reading...

Azken barikua eta gabon zahar eguneko kalejira presoen alde

Hilero egiten dan moduan abenduko azken barikua da gaur -abenduak 29- eta presoen aldeko kontzentrazioa egongo da plazan. Domekan, gabon zahar eguneko kalejira egingo da Hori Baitik hasita euskal presoen eskubideen alde. 2018ko azken barikuaGabon zaharreko kalejira. Euskal presoen alde #KALERA! pic.twitter.com/z9hbWMJtdJ — Gora Larrabetzu! (@larrabetzu) 2017(e)ko abenduak 29

Continue Reading...

elizaldeko txokoa #larrabetzu

Kaixo. www.larrabetzu.eus en irakurrita 2018 urterako, Elexaldeko txokoa erabiltzeagaitik ordaintzen den kuota eguneratu egingo da. Erabaki hau hartzeko, egingo diren hobekuntzak kontutan eduki ditugu: Teilatuaren konponketa: 10.000 € / 2018. urtean Gas naturala jartzea: 3.500 € / 2017. urtean Tximinia konpontzea: 5.500 € / 2018. urtean 2018. urterako, mantenuko beste konponketa eta hobekuntza txiki batzuk […]

Continue Reading...

Herritarrok etorkizunaren jabe. Hoy más que nunca. Gu beti Kataluniarekin!

Kataluniako ANC-ko eta Omnium Culturaleko presidenteak, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart, atxilotu dituzte. Herritarren borondateari bide emateagatik espetxeratzea onartezina da. Kalera ateratzeko ordua da. Egoera larri honen aurrean Gure Esku Dagok elkartaratzeak deitzen ditu Euskal Herriko herri guztietan. Martitzenean arratsaldeko 19:00etan ‘JUNTS’ lelopean Herritarrok etorkizunaren jabe. Hoy mas que nunca. Elkarrekin. Junts. Estam amb vosaltres. […]

Continue Reading...

Kataluniaren alde eurak Greba orokorra egin duten egunean

Gaur ere Larrabetzun Kataluniaren alde. Mensaje de @jcuixart al pueblo vasco: "Nunca olvidaremos todas estas muestras de apoyo que nos llegan desde Euskal Herria". #KataluniaGara pic.twitter.com/RyzoNUxxjw — Gure Esku Dago (@GureEskuDago) 2017(e)ko irailak 30 Bigarren Kazerolada Jendetza larrabetzun #Kataluniarekin #SolidaritatAmbCatalunya 100 lagunetik gora kazeroladan#larrabetzu #ViscaCatalunyaLLiure pic.twitter.com/167QSO1xdg — EH Bildu Larrabetzu (@bildularrabetzu) 2017(e)ko urriak 3 Puigdemont […]

Continue Reading...